XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Martxoaren 24an Maulen Eüskal Kültür Erakundearen biltzar nausia aitzin, Herrien Arteko Eüskararen Aldeko Sindikata bildü da. Hiru delibero hartü dütü. Lehenik, martxoaren 31ko Deiadaren manifestaldiaren süstengatzea, bigerrenik, galto baten lüzatzea Frantses Lehendakaritzako haütagei bakotxari, ikusteko zer deioen eüskara, okzitanoa eta beste mintzajer bürüz, ezagütpena emanen düan lege xede batetaz. Azkenik Eüskal Telebistaren hedatzeko, Eüskararen Erakunde Püblikoak züan eskümenaren hartzea. Nümerikoz Eüskal Telebistako 2. eta 3. kateen zabaltzeko Ipar Eüskal-Herrian  behar diren ürratsak eginen dütü aurten.

Entzün Gaxuxa Elorga Donibane-Lohitzüneko haütesia : 

Osagarri Ministeritzak plazaratü düan inkesta baten araberan, alüminio herexak atzamanik izan dira edaten den huran Xiberoan. Xiberoko Hur Sindikatako ardüradünek erran deiküenaz, alüminiozko gatza ezarten düe huran, ebi aldi baten ondotik, huraren türbüxtarzünaren elkitzeko, hura tratatü aitzin. Botingoarentako hura edangarri egoiten da, lanjera heina, inkestan agertzen diren emaitzak beno hanitxez goragoa beita. Mementoko, alüminioren ondorioak osagarrian ez dira ontsa ezagütürik. Bestalde, ber inkestak agertarazten dü, Eüskal-Herrian pestizida eta nitraten heina, norma beno apalagoa egoiten dela.

Entzün Stéphane Donadel Hur Botingoako züzendaria :

2012ko aintzinkontüak bozkatü dütü Xiberoa Herri Alkargoak martxoko biltzarrean. Krisa izanik ere, 3 milliu euroko inbestizamentüa eginen dü aurten. Horietarik, 300000 eginen dira mailegü baten bidez. Zorra beraz heiñ honekoa baratzen da eta  ondorioz autofinantzamentü ahala begiratzen dü Alkargoak. Fizkalitatea amiñi bat goratüko da % 2,56ez ondarkinentako eta % 1,59ez enpresentako. Bestalde, lehenago deliberatü züan bezala, jei berezi zonbaiten lagüntzeko, sos lagüngoen emaiteko arrauak finkatürik izan dira. Kanpo egonen dira kirol taldeak, pastoralak eta maskaradak. Galtoak Herriko-Etxeen bidez pausatü beharko dira eta sos lagüntzak ez dira emanen benefizio egiten bada. Xehetarzünak ükeiten ahal dira Xiberoa Herri alkargoan.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :

PLU edo hirigintzaren antolatzeko xedea dü Ezpeize-Ündüreinek. Düala 2 urte hasi zen xedearen lantzen eta 2013ko plantan ezartea esperantxa dü. Martxoan igaran den biltzarrean, ez da berrikuntza handirik jakin ahal izan. Mementoko, herriaren antolakuntza aztertzen ari dira güne ezbardinak ageraztez : Natura 2000, güne historikoak, oihanak, laborantsa güneak eta beste… Haatik, Xiberoko Bidearen aldetik, ez düe berririk. Bestalde, Kontseilü Orokorraren aldetik güti komünikatzen dela, erranik izan da. Dakienez, ikertze lanetan ari dira üngüramena eta herotsaren aztertzen, 2013ko inkesta püblikoa egin nahi beitüe. Üdürila, Xiberoko bidea eginen da eta kontütan hartuko düe eraikitzeko güneak zehazteko mementoan. Azkenik, bigerren etxebizitzen zenbakia emendatü da Ezpeize-Ündüreinen, azken hogei urteetan 12 etxeetarik 25tara iragaitez.

Entzün Michel Ibarra Ezpeize-Ündüreineko aüzapeza : 

Frantziako lehendakaritzako bozketan parte hartzeko eta bereziki beharrezkoak diren 500 izenpedüren pausatzeko, martxoaren 16an da azken epea. Jadanik, segür da 10 haütagei parte hartzen ahalko düela. Beste zonbait aldiz, orano aüzapezak deitzen ari dira, botz eskaz dütüenen biltzeko. Horietan dira Corinne Lepage edo Dominique de Villepin politikari ezagünak, baita ere batere ezagütürik ez den François Amanrich, besteak beste. Heben gaintiko aüzapezak franko galtatürik izan dira eta üsü haütagei ttipier presentatzeko parada eskeini deie. Ildo hortan, Xiberoko Basabürüan agitzen dena aski deigarria da. 16 aüzapezetarik 8ek Philippe Poutou NPAko haütageiari eman deioie izenpedüra. NPAko kide batek erran deikünaren araberan, izenpedürak lortü dütüe NPAko militanteek hüilaneko lan bat eramaiten beitüe eta bestalde aüzapez "ttipiak" ez beitira alderdi handien menpe.

Entzün Xiberoko aüzapez zonbaiten lekükotarzünak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan