XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Hirugerren mandat baten ardietsi nahian presentatzen da Jean Lassalle depütatü biarnesa « Centre pour la France » etiketarekin. Bere ordezkoa Barthelemy Aguerre Amikuzeko Kontseilü orokorra da. Eskualde hontakoaren alde 10 urtez egin düan lana jarraikitzea xedea dü, Legebiltzarrean botz independente ükenez. Infrastrüktüren garapena, laborantsaren zaintzea, enpresa eta ofizialgintzaren süstatzea dirate bere ekintzaren ildo nausiak.

Entzün Jean Lassalle Departamentüko laugerren eremüko depütatüa : 

Eric Petetin, Aspe ibarrean Sonporteko tünelaren kontreko güdükan famatü bilakatü zena, depütatü bozketan presentatzen da 4. eremüan. Ekologia dü bere bihotztarzün handiena eta berak deionaz, oraiko ekonomia hola garatzez ez düala lüzan jarraikitzen ahal. Bere ustez, gizakia eta bazterrak hobeki kontütan hartzen düan ekonomia berri bat asmatü behar da. Ororen bürü, zühürki bizitzen ikastea proposatzen dü. Bestalde, Eüskal-Herriari züzentzen diren geietan, Institüzio Berezia eta eüskararen ofizialtarzünaren alde agertzen da.

Entzün Eric Petetin Aspe ibarreko haütageia haüteskundeetan : 

Alice Leizeagezahar izanen da Europe Ecologie Les Verts edo Berdeen haütageia 4. bozka eremü hontan Legebiltzarreko haüteskundeetan eta bere ordaria Lasseube herriko Cédric Laprun. Dezentralizazioa da beren programaren püntü nausietarik bat, bestalde, energia nahi düe beren programaren püntü azkar bezala jarri, leküka enpresa ttipi eta iraünkorren sortzeko alde da. Hebenko laborantsa etsenplü bezala begiratzeko agertzen da eta laborantsa intentsiboaren kontre da. Eüskal-Herriarentako bakea sortü behar dela gehitü deikü Berdeen haütageiak eta Eüskal-Herriko Institüzio berezi baten alde ta Erreferrendum baten alde agertzen da .

Entzün Alice Leizeagezahar Eüskal-Herriko Berdeen haütageia : 

Nathalie Palmade da langile berria "Xiberoa Herri Alkargoa" gazteria sailan. Orai arte Bordelen eta azken urteetan Hazparneko herrian zen lanean haur eta gaztetaz ardüratzen. Abentüala arte koordinazio lanetan ariko da Pettareko "Amis de l'Ecole Laïque" eta Basabürüko "Familles Rurales" alkarteen artean. Oranokoan, zentro bakotxek bere leküan inganio eramaiten jarraikiko düe, aldiz, koordinazaleak bi egitürak hüilanaraziko dütü eta kudeatüko, berdintarzün batetara eramaiteko. Bestalde, üda hontako animazale txerkatzen ari dira üdako Inganio Zentroetan lan egiteko, interesatüek Xiberoa Herri Alkargoarekin harremanetan sartü behar düe.

Entzün Nathalie Palmade Herri Alkargoako koordinazale berria Gazteria sailean : 

Depütatü Bozketako haütageien agerpenarekin jarraikitzen dügü. Gure eskualdean, François Maitia da alderdi sozialistaren haütageia  eta bere ordaria Elisabeth Médard. Garazi eskualdeko Kontseilü Orokorrak, sozialista gehiengo bat nahi deio eman François Hollande lehendakari berriari bere politika gaüzatzeko gisan. Esperantxa dü lehendakarigoako bozketan, barnekaldean ere, sozialistek kausitü dütüen emaitza honak beretsiko dütüela. Mendiko laborantsa, Ipar Eüskal-Herriko Instituzio berezia ala eüskararen ezagütpena, sail horien aitzinaraztea xedea dü François Maitiak, haütatürik bada dagün arramaiatzaren 10 eta 17ko bozketan.

Entzün François Maitia Garazi kantonamentüko Kontseilü Orokorra : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan