XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Azia alkarteko kideek, Xiberoko lürraldeaz bi urtez eraman düen diagnostikaren erakaspenean, ikusmolde oso baikorra agerazi düe. Sail ezbardinetako aktüreen ganat joan dira informazioneen biltzera. Hortik, lürraldearen indarrak eta ahüleziak zerrendatü dütüe eta proposamenak lüzatü dütüe. Prefosta, xede güziak ez dütüe berek gaüzatüko. Hebentik aitzina, xede ezbardinak bürützen ahal lütükeen aktürer presentatüko dütüe eta nahi badüe haien esküetan ütziko dütüe. Azia alkartekoek ere, xede zonbait gaüzatzeko asmü düe, eta lehen lehenik Aldüdarrak Bideo alkartearekin partaidegoan, Eüskara mailan telebista jokü berezi baten sortzeko lan eginen düe.

Entzün Joana Hoqui Azia alkarteko kidea :

Agerria izan da berriz ere aipagei nausia üztaila hatsarren igaran den Mauleko Herriko kontseilüan. Badü orai hiru urte EPFLak Agerria erosi düala eta ez da orano deüs argi, zer xüxen eginen den güne hortan. Hasteko, 400 000 euroko mailegüa egin behar dü Mauleko Herriko-Etxeak Agerriako batzarri günearen obra berrientako eta honartürik izan da horren egitea. Hortarako, 200 000 euroko segürtamena emaitea honartürik izan da. Ber denboran, jakiteko xüxen zer egiten ahal den eremü hortan, estüdio bat galteginik izan da. Mimizaneko kabinet batek lan hori eramaiten dü eta bere emaitzak üztail ondarrean jakinaraziko dütü. Hatik, Mixel Etxebest aüzapezak baieztatü deikü Hego Eüskal-Herriarekin xede serius bat badela ; hanko eskoletako haurrak jinarazteko Xiberoalat, beharbada xede seriusena Izan Ontsa alkarteak aitzina eramaiten düana.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Jean Lassalle berriz depütatü 4. bozka eremü hontan botzen %51rekin ! Argiki erraiten ahal da Eüskal Herriari esker irabazi düala Lassallek Legebiltzarreko bigerren ützüli hau, Biarnoan Frantxoa Maitia sozialista agertü beita lehen bena ez da aski izan ezkertiarrarentzat. Aldiz, Eüskal Herrian Jean Lassalle aise nausitü da botzen %56,10 üken dü eta Frantxoa Maitiak %43,90. Biarnoan aldiz, Jean Lassallek botzen %49,24 bildü dü eta Frantxoa Maitiak %50,76. Xiberoari doakionez, afera tiran egon da eta azkenean Frantxoa Maitia elki da lehen, botzen %50,21 ardietsi dütü eta Jean Lassallek %49,79.
Ikus herrikal Xiberoko emaitzak. Ikus Biarnoko emaitzak. Ikus 4. eremüan kantonamentüko emaitzak.

Entzün Jean Lassalle erabazlea Modem alderdiko depütatüa :


Entzün Frantxoa Maitia alderdi sozialistakoa eta galtzalea :

Herri alkargoako aipagei nausiak izan dira, 2012ko aitzin kontüa, ekonomia saileko proiektoak, Maulen egin beharra den ondarkin berextegi berria, gazteen inganioak eta beste. Hartü diren erabakiak izan dira : 
- 71 000 euroko sos lagüntza emanik izan zaio Herri Alkargoari. Eztabada eraman ondoan, erabaki da sos hori partekatzea herrien artean.
-  Ekonomia sailan, enerjia berriak indartzeko eta bereziki egürrarekin berogailüen plantatzea laguntü nahi dü Alkargoak, 5000 euroko lagüntza bozkatü da.
-  Ondarkin berextegi berria izanen da Mauleko Indüstria Eremüan, Dattas enpresaren gibelean. 550 000 euroko proiektoa da, ürrietan lanek hasi behar lükee. 
-  Bozkatü diren sos lagüntzetan, Amaiur ikusgarriari 5000 euro eta beste hainbeste Atarratzen egin beharra den mendi lasterketaren Frantziako txapelketaren lagüntzeko.
- Gazteria sailan, üdako egonaldien berantolatzea pentsatürik izan da eta sail horren joanarazteko Nathalie palmade hartürik izan da. Azkenik, bilküra ondarrean eginik izan diren galtoetan, Barkoxeko Osagarri Etxeaz, Mauleko haütetsi batek düdak ekarri dütü, erizain baten botz eramailea izan delarik.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri alkargoako haütetsia, egür sailaz mintzo :

Mauleko Herriko Etxeko 41 langileak greban jarri dira arramaiatzaren 15ean eta Herriko Etxearen aitzinean algarretaratü dira. Algarrizketarik ez ordezkaritza sindikalarekin eta lan baldintzen txartzea salatzen düe. 2009 izenpetürik izan diren akordioen errespetüa eta soldata ttipien goratzea galtegiten düe. Jakin ahal izan dügünaz, astelehenean arrestiriko 17etan langileen ordezkariak errezibitüko dütü Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza.

Entzün Dédé Eyherebarren Mauleko Herriko Etxeko langile bat :


Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren ihardokitzea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan