Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Eüskarari eskeini gaüaldia !
Xiberoan Iraultza txikien Akanpada antolatzeko proposamena lüzatürik !

E.P.F.L edo Eüskal Herriko Lür Eremüen Begiratzeko Erakunde Püblikoaren biltzar nausia igaran da asteazken goizan Maulen. E.P.F.L egitüra 2006an sortü zen, lür arrenkürari ihardesteko gisan. Hein batetan, espekülazioaren kontra düan balioa erakutsi dü, mügak ere bai, bereziki etxebizitza arrapizten den memento hontan. 2009an lür-presionea amiñi bat ttipitü bada ere, E.P.F.Leko kideak, Herriak edo Alkargoak, ez dira egoeraz aski baliatü lürren baztertzeko. Ondorioz, 2009an galtoak apaltü dira. Erosteak, 4 miliu euro heinekoak izan dira, 2008an kasik 6 miliu eterdikoak zirelarik. Etxebizitza mailan finkatü zütüen helbürüetara heltü bada ere, ez da ber kasüa garapen ekonomikoan finkatü zütüenentako.
E.P.L.Faren eremüa handitüz joan da 2009an, Iholdi-Oztibarre eta Xiberoa Herri Alkargoen parte hartzearekin eta sekülan beno haboro lür antolatze koherente baten beharra agertzen da gure 3 probintzientako.
Entzün E.P.F.L egitürako Juzan jauna :
Iragan astean Baionan Oztibarreko (Baxenafarroa) bi gazte epaitürik ziren, bigerren etxebizitzen (résidences secondaires) kontrako afitxak ezarri beitzütüen. Proküradoreak 600 euroko isüna galtatzen züan bakotxarentako, bena bazen ere beste zigor galtazale bat : Beñat Etxebest. Soule Navarre Immobilier, Maulen düan agentzian eta salgei züan etxe batetan ere afitxak ezarririk izan beitziren, "partie civile" gisa aurkeztü zen epaitegian. Gazteer galtatzen zeien etxearen mürrüak tintatzea, eta agentzia aitzineko margoketa baten (ikus argazkia) xahatzea, nahiz eta gazteak ez ziren hortaz aküsatürik.
Eüskal Irratietan epaiketaren berri eman günüalarik, Beñat Etxebest entzün ahal izan günüan erraiten gazteek aipatzen züen arrenküra -etxe baten atzamaiteko arrenkürak- kostaldeko arrenkürak zirela eta ez Xiberokoak eta oro har barnekaldekoak.
Azkenean, epaileak 150 euroko isüna eman zeion bakotxari, xiberotarraren galtoer ezetz ihardestez.
Entzün Beñat Etxebesti egin alkarrizketa osoa :
Iragan ostiralean (martxoaren 19) Sohütako aüzapez berria izendatü dü kontseilüak : 11 botzekin eta oposizioko 4 hautetsien abstentzioarekin, Christelle Mange da aüzapez izanen. Aüzapez ohia, Laurent Etxeto zentü ondoan, eskualdeko haüteskundeen lehen ützülian kontseilari berri bat izendatürik izan zen. Bi haütagei izan ziren ordüan, eta Laurent Lahirigoien züen herritar haboroenek haütatü. Hortarik landa erran bezala, kontseilüak aüzapeza haütatü behar züan.
Christelle Mange sohütarsa gazteak Mauleko herriko etxean lan egiten dü kültür teknikalari gisa. Oraitik aitzina, bi herriko etxeetan lan egin beharko dü.
Entzün Christelle Mange :
CGT eta FSU sindikatek bat egiten düe aurten Maulen, departamentü mailako hitzarmenen arabera. 10.30tan eman düe hitzordüa Mauleko zerbütxü günean, hitz hartzeekin lehenik, eta segürrenik manifestaldi batekin ondotik.
Entzün Louis Labadot :
Eskualdeko haüteskundeetako bigerren ützüliko Xiberoko emaitzak ondokoak dira :
Zerrendetan izena emanik : 11 129
Parte hartzea : % 57,07
Alain Rousset : % 47,93
Jean Lassalle : % 33,24
Xavier Darcos : % 18,83
Entzün antenan hiru zerrendetako ordezkarien ihardokitzeak :
Alain Rousset, sozialisten zerrendaren izenean (Front de Gauche eta Europe Ecologiekin batean) Jacques Herrera :