- Politika
- Agerraldiak: 3633
Xiberoan Eüskaraz Bai aitzineko ürratsak
Mauleko saltzaleak baikorki erantzüten ari dira Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak builtarazten dütüan ürratser. Egüberriz, Olentzeroz eta urte ondarreko erranaldietaz saltegietan ezarririk izan den libürüxka didaktikoak arraskata eijerra ezagütü dü. Ber zentzüan, lan bat eramaiten da, okintegietan, arropa saltegietan eta beste, ofizio bakotxer lotürik diren beste libürüxka zonbaiten sortzeko, prezioak eta zabaltzeko tenoreak ere eüskaraz agertarazteko, beti eüskararen presentzia eta erabilpenaren azkartzeko helbürüarekin. Bestalde, dagün üda hatsarreko prestatzen ari den « Eüskararen Egüna » bide honean da. Jadanik, hamabost bat alkarteek deiari erantzün düe, eta algarrekin egitaraua finkatzen hasi dira. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko kideak, urtarilaren 22an berriz bildüko dira Mauleko zerbütxü günean goizanko 10etan bestaren antolakuntza aitzina eramaiteko.
Entzün Marie-José Thornary Xiberoan Eüskaraz Bai Alkarteko animazalea :