XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eüskal Herriko independentzia ametsa gidatü züan Telesforo de Montzonek, bere hiltzearen 30 gerren urtebürüa ospatzen da martxo hontan. Honen kari, ekitaldi andana bat antolatürik dira bere omenez eta omenaldia eginen zaio martxoaren 13an Bergara bere sort herrian. Sail ezbardinetan eraman dütüan lanak gora aipatüko dira. Haren mezüak sekülan beno zentzü handiago dü egünko Eüskal-Herrian sortü den bakearen bideko egoera berrian. Baieztatürik izan zaikünaz Larraineko delegazione bat parte hartüko dü iganteko omenaldian.

Entzün Martin Garitano omenaldiaren antolazalea :

Emaztearen egüna ospatzen da martxoaren 8an. Azken urteetan, aitzinamentü zonbait lortürik izan badira ere, berdintarzünala heltzeko ürrats handiak egin beharko dira orano. Eta ez da güti horren erraitea. Emazteen kontrako bortizkeria lehenik ez da ttipitzen. Iragan urtean 50 000 bortxaketak salatürik izan dira. Bi orenetarik emazte bat bortxatürik da Frantzian. Aipatü 50 000 bortxaketak, horietarik 40 000ko bat, etxen eginik da eta bortxatürik izan diren emazte horien erdia, 18 urteak gabe bortxatürik izan da, aita da izan haboroenik bortxazale izan dena. Bestalde, beren bizi lagünaren ganik edo senarraren ganik jasan bortizkeriaren ondorioz, 2 egün eterdiz emazte bat hiltzen da, beti Frantzian. Ororen gainetik, bortizkeria fisikoak jasaiten dütüen emazteen % 8 ak baizik ez dütü salatzen indarkeria horik. Aipatü zenbaki güzi horien artean, ez da aipatzen, esker txarra mehatxüa edo eten gabeko gütiesteak, egün oroz eta egün oroz bizitürik direnak emazteen ganik, eta emeki emeki higatzez higatzez, emaztea erhausten düana. Bestalde, lan mündüan, soldaten sailan, ezberdintarzünak edireiten dira orano. Politika sailan ere, gütti dira emazte haütetsüak. Eta egün oroztako bizian, etxeko lanetan bakanak dira parte hartzen diren gizonak. Eta züen etxeen nola iragaiten da ?

Entzün Marie-José Thornary Zalgizeko aüzapez ohia :


Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza :

Barantaila erditsü hontan, Mauleko Herriko-Etxeak 2011ko kontüak bozkatü dütü. 13 aipageiak bozkatürik eta adostürik izan dira bata bestearen gibeletik. 2011ko legarrak %2az emendatüko dira Maulen. Bestalde, Maule-Gaiñeko gaztelüan azkartze lanak hasiko dira eta Agenda 21 xedeen barnen parte hartüko dü, üngüramenaren zaintzeko eramaiten ahal diren ekintza desberdinak egitez, hala nola, kanpoko argien ehaitea tenore batetik aitzina eta beste.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Mauleko herria üngüramenaren zaintzeko lanean ari da ! Mauleko zinegotsiak adostü dira Agenda 21 xedean parte hartzeko. Lehen ürratsak emanik izan dira, hala nola, plazako komitate püblikoetan ebitako huraren baliatzea ; kanpoko argitzen üngürüan pentsamentükan ari dira tenore batetik aitzina argien ehaiteko. Energia berriztagarriak xede horren beitan sartzen dira beste ekintza ezbardinen artean. Bena, lanik handiena izanen da üsantxa txarren galtzea.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Departamentüko Mendi Eskualdeko Haütetsien Elkartea bildü da barantailaren 12an Landako Herriko-Etxean. Helbürüa, nola bürü egin, estadoaren desagertü diren hartzen ordezkatze xedeari, ordezkatze hori, bedatse hontan berean egin geia delarik. Estadoaren erranetan, ez leite hartzik saldoan sarreraz, baizik eta, desagertü denaren ordezkoak berriz ezar. Bildürik ziren haütetsiak, mesfide agertü dira erran honen aitzinean. Bilkürala nahi beno haütetsi gütiago agertü dira, Jean Lassalle lehendakaria berak zeionaz. Halere, bilküran zirenak, denak hartzaren bersartzearen kontre agertü dira, nahiz zeioen, hartzaz besterik badela errealitate honen gibelean, leküko agintarien podere batez desjabetzea Estadoaren honealako. Hartzari ez erraitea ez zela aski erranik izan da. Estadoaren nahikeriari behar zela kontre oldartü, proposamen eraikizaleak eginez. Ideia hori bürüan, Mendiko Haütetsien üngürüan hainbat egitürek egin txostenak bildüz eta hurtüz, bat egitera eta ber zentzüala lan egitea da agertü den xedea, nahiz denek ez düen sinesten alkartarzün hortan.

Entzün Sébastien Üthürriague Larraineko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan