XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Gora beherekin iragan da aurten ere, xiberoko komertxantek antolatürik ziren animazioneak. Maiatzekoak arrakasta güti bildü dü. Komertxanten parte hartzea doi apaltü da eta antolatzen züen zozketak arrakastarik ez dü bildü. Horrez gain, Eüskal-Herriko komertxanten alkarteak poposatzen züan animazioneak ez dü arrakastarik üken eta hüts egite bat izan dela azpimarratürik izan da. Bestalde, abentüko animazioaz botzik agertü dira antolazaleak, komertxanten parte hartzea emendatü da eta zozketaren antolatzeko manera kanbiatürik izan da. Horrek, lehen zozketan hautatütakoak bigerren zozketan parte hartzea behartzen dütü non ere sariak partekatürik diren. Berri honekin jarraikiz, hiru komertxanten plantatzea azpimarratürik izan da. Azkenik, kexüa erakutsirik izan da, Mauleko komertxanten mürrüetan eginik izan diren  margoetaz.

Entzün Jean-Bernard Pérez UCA Saltzaleen Batarzünako bürüa : 

Arte Ofizioen Europear Egünaldiak iraganen dira martxoaren 30, 31an eta apirilaren 1an. Honen kari, arte ofiziale andana baten lankiak zabalik izanen dira. Berezitürik diren departamentüko lau ikastetxeek ere parte hartüko düe. Ofizialeen ekoizpenaren ezagütaraztea da helbürüa bena ere formakuntzen erakustea eta ororen bürü, noiztenka desagertzekotan diren ofizio zonbaiten zaintzea. Xiberoan, Laurent Caudine ordülari zaharberrizailearen lankia bijita daiteke, ostirale, neskenegün eta igantean, goizanko 10.00tarik egüerditara eta arrestiriko 14.00etarik 19tara.

Entzün Myriam Allein Ofizialeen Kanberakoa : 

Irabarneko jauregiaren estrenatze ofiziala egin da martxoaren 17an. Mauleko herriak erosi eta dirustatü düan jauregia, “Irabarneko Jauregia” deitü alkarteak kudeatüko dü. Bi urteko berantarekin eta 3 miliu euroko aitzin kontüarekin obratü da. Orotarat, bost pertsonak lanean dira jenteen errezebitzeko. Jauregiko aterbearen joanaraztea alkartearen esküpean da, urtean 94000 euroko alokaidüa ordaintü beharko dü Mauleko herriari eta 12000 “gaüaldi” segürtatü. Hots, lan handia bena egingarri dena, Mixel Etxebest Mauleko aüzapezarentako.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Indüstria saileko ofizioen hobeki ezagütarazteko, Indüstriaren astea antolatzen dü Eüskal-Herriko Indüstria eta Merkataritza Kanberak. Martxo hontan, ikastetxe ezbardinetako 150 bat ikasleek eta langabezian andana batek, partaide diren Ipar Eüskal-Herriko 9 enpresak bijitatzen dütüe. Maulen Alkar enpresan, Sohütako lizeoko 20 bat ikasle izan dira. Helbürüa da, indüstriagintzako ofizioen itxüra hobetzea, bere lan merkatüaren eskentza eta formakuntzak ere ezagütaraztea. BTS edo ingeneritza bena ere CAP edo BEP heiñeko lanpostü ezbardin andana bat proposatzen dütü indüstriak. Ekonomiaren hirugarren sektorea da Ipar Eüskal-Herrian, 1750 enpresa eta 13000 langileez osatürik. Lanpostüen %18a indüstrian da.

Entzün Philippe Ascone Alkar enpresako bürüa : 

2150€ eman dütü Xiberoko "Crédit Agricole" banka etxeak Xiberoko bi alkarteer, Hebentik eta Kanta Xiberoari. Nola posible den ? Crédit Agricolaren baitan den IDL "Institut de Dévelopement local" kütxa bati esker. Sos hau, kültüraz edo sozialaz ardüratzen diren alkarteak lagüntzeko baliatürik da. Xiberoko Crédit Agricoleko administralariek deliberatzen düelarik alkarte baten lagüntzea, eskualdeko arduradüner xedea presentatzen deie eta haiek düe erabakitzen lagüntzea edo ez.

Entzün Félix Laxague Kanta Xiberoa alkarteko kidea : 


Entzün Mixel Etxekopar Hebentik kültür alkartekoa : 

Entzün Jean Baudéant Crédit Agricoleko administralaria :