XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

12000 sogiletara heltü dira bigerren sasu hontan Santa-Graziko Lavernan. Bijitalarien % 80a frantsesak balinbadira baratzen den % 20a espainolak direla deioie, horietarik haboroenak eüskaldünak dira. Haien bijitak preziatürik dira hebenko bakantza sasuetarik kanpo agitzen beita. Bestalde, elhür güti izatez negüko sasu hatsarre hontan San Martiko eta Iratiko lerragüneetan ziren jenteak hüllantü dira Lavernaren bijitatzera. Karbe honen zabaltzea pübliko zabal bati, baikor izan da herriko ostalerentako, batez ere egüerdiko bazkarientako. Bijitalari eta espeologoen arteko bizitzan izigarri ontsa doa eta turistentzat gaüza bat haboro bilakatzen da bijitetan. Ürrentzeko, bi urte horietan bidexkaren azkartzen ari dira eta jenteen oharrer ihardesteko gisan, karbearen argitarzüna azkartzeko xedea düe.

Entzün Aline Elgoyhen Laverna karbeko ardüradüna : 

Etxeko puxka zaharren arrabaliatzeko, gaüzen pausatzeko eta saltzeko güne berri bat sortü da Maulen. Igaran abentüaz geroztik zabaltü da Peko Arrüan eta «Dépôt Vente» maneran ibilten da. Müble zahar, ontzi, arropa, edo müsika entzüteko ala filmen ikusteko bigerren esküko tresneriak edireiten ahal dira prezio hoberenean. Kalitatezko puxkak baizik ez dütüe honartzen. Prezioa saltzale eta günearen jabearen artean finkatzen da eta % 10eko komizione bat hartzen dü saltegiaren joanarazleak. Zerbait salgei üzteko edo erosteko, iragan zitee Mauleko Peko Arrüan, leheneko Etxebar bedeziaren etxearen ondoan den saltegi berri hortan.

Entzün Jean-Louis Couvert "Dépôt-vente" saltegiaren jabea : 

Mauleko Komerxanten Batarzünak antolatü düan « Izar honaren Pean » egüberriko operazionearen zozketaren tirajea egin da. 15 zenbaki txotxean helkirik izan dira, haatik zehaztü gabe norek zer irabazi düan. Ondoko zenbakiak düenek beren izena ezagütarazi beharko düe, bakotxaren saria finkatüko düan bigerren tirajean parte hartzeko. Segürra den gaüza bakarra da, zerbait irabazi düela. 15 zenbakiak dira : 19802, 19582, 49436, 40475, 59025, 48406, 27726, 13345, 35444, 13636, 53313, 34521, 53035, 27981, eta 30075. Zenbaki horietarik bata düenek, beren bürüa ezagütarazi behar düe lehen bai lehen Mauleko komerxantekin harremanetan sartzez. Dacia Sandero delako oto bat bada irabazteko, baita ere 1000 euroko bi erosgeiak, beste bi 500 eurokoak eta 10, 200 eurokoak.

Pierre-François Etxegoyhen da ODACE-eko lehendakari berria. André Berrogain-ek 4 urtez kargü hortan egonik, 2011ko biltzar nausian bere leküa ützi dü. Xiberoko enpresa bürü haboroenak hor ziren Xiberoko ekonomiaren harat honaraten ikusteko. Beste kanbiamenetan, Jean-Pierre Hittaren lan postüa amiñibat kanbiatürik izan da. Herri Alkargoaren konpetentziak geroago eta handiagoak izatez, J.P Hitta denbora erdiz ariko da ekonomia sailan eta beste denbora erdiz ODACE-ean.

Entzün Pierre-François Etchegoyhen ODACEko lehendakari berria :

Lantegiko 24 langile zaharrenak saristatü dütü Onize-Peko EMAC enpresak abentü hontan. Ürrezko lau medailak eta 20 zilarrezkoak eskentü dütüe, Didier Chaufaille eta Pierre Lalannes enpresako ardüradünek, düala 25 eta 20 urte enpresan diren langileer. Horrez gain, bakotxak 300 euroko prima bat üken dü. EMAC enpresa 70 bat langile dütü, 12 miliu aitzin kontü eta kaotxu nahasdürak egiten dütü, otogintza, hegazkingintza, eraikuntza eta espartingintzako enpresentako.

Entzün Battitta Berrogain enpresako langile zaharrenetarik bat :


Entzün Didier Chaufaille eta Pierre Lalannes EMAC enpresako ardüradünak :