XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Iratiko turismaren indartzeko, Xiberoko Sindikata eta Sarraizu  ibarren artean "Irati" izeneko proiektüa eramaiten düe ! Xiberoko partean, Iratiko etxolak arraberritü düe eta batzarri güne bat altxatü düe jenteen errezebitzeko. Bestetik, Nafartarrek « Casas del rey » izenarekin, Iratiko oihanean diren bastizak arraberritü düe eta 12 kilometretako xendak egin dütüe Iratirat heltzeko eta Xiberoarekin lotzeko. Hona, zoin diren lan xedeak, Europako programa batekin eramaiten dena. Lanak partaide güzier presentatürik izan zaitze, 3 miliu eta 600 mila euro kosteko düe, % 60 Europak lagüntü behar lüke eta urte ondarreko urrentü behar lükee.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

200 bat gazte hüilantü dira 2011an, Aziaren egoitzala aholkü galtatzera. Xiberoko PIJ edo Gazteen Informazione Günea, haiek joanarazten düe asteazkenez Maulen eta beste egünez Atarratzen Aziaren egoitzan. Orai bada urtea, Laurent Beguerie alkarteko langile berria hor dela eta erranik izan den bezala, zinez ontsa integratü da taldean. Horrez gain, Aziako lehendakari berria Frantxina Laborde izentatürik izan da. Alkarteko xede eta lanen aldetik, 2011an hiru gazte lagüntü dütüe CLEJaren bidez. "Safaria" ürrentürik, azken bi urteetan eraman düen lürralde diagnostika presentatüko düe aurten. Azkenik, Bista-Eder lizeoarekin algar lan bat eramanen düe, iragan urtean irratigintzari lotürik bazen, aurten irudiekin izanen da lan xedea, Kanaldude herri telebistarekin.

Entzün Frantxina Laborde Azia alkarteko lehendakaria : 

Bazko astelehenarekin zerratü dira eski lerragüneak, laster orai artzainek beren üdako egongietaz jabetüko dira. San Martiko Harrian txosten aski baikorra egiten düe igaran den sasuaz. Ata, larrazkena eztia izanik, bazen arrenküratzeko. Elür sasua abentü erditan baizik hasi zen eta egüberri ez zen hon izan. Beharrere, barantaila eta martxoa oso honak izan zirela. Orotara 154000 sartze izan dira, iragan urtea beno % 12 haboro. Bestalde, üdan üztaila ta agorrilan, aktibitateak proposatüko dira. Arlas mendi kaskoala heltzen ahalko da zabalik datekean telesieja bati esker, gero bizikletaz iraisten ahalko da eta belardi sintetikoaren gainen lerrakia egiten ahalko da.

Entzün René Erreçaret San Martiko Harriko komünikazio ardüradüna : 

Turisma eta herbaltüak, bostgerren aldikoz aste ondar bat antolatürik zen igaran martxo ondarrean. Didier Mounier Departamentüko turisma sailan herbaltüen geiaz ardüratzen dena, Xiberoan zen Santa-Graziko harpidiaren bijitazeko eta  egin den lanen azpimarratzeko. Ber denboran baliatü gira, Xiberoan eramanik den lanen aipatzeko eta ikusteko zertan ginen. Didier Mounier-ek erran deikünaz, bada lan bena jente herbaltüer batzarre ahal bezain egokia egiteko.

Entzün Didier Mounier Departamentüko Turisma Batarzünako "Turisma eta Herbaltüen" ezagütbideaz ardüratzen dena : 

Gora beherekin iragan da aurten ere, xiberoko komertxantek antolatürik ziren animazioneak. Maiatzekoak arrakasta güti bildü dü. Komertxanten parte hartzea doi apaltü da eta antolatzen züen zozketak arrakastarik ez dü bildü. Horrez gain, Eüskal-Herriko komertxanten alkarteak poposatzen züan animazioneak ez dü arrakastarik üken eta hüts egite bat izan dela azpimarratürik izan da. Bestalde, abentüko animazioaz botzik agertü dira antolazaleak, komertxanten parte hartzea emendatü da eta zozketaren antolatzeko manera kanbiatürik izan da. Horrek, lehen zozketan hautatütakoak bigerren zozketan parte hartzea behartzen dütü non ere sariak partekatürik diren. Berri honekin jarraikiz, hiru komertxanten plantatzea azpimarratürik izan da. Azkenik, kexüa erakutsirik izan da, Mauleko komertxanten mürrüetan eginik izan diren  margoetaz.

Entzün Jean-Bernard Pérez UCA Saltzaleen Batarzünako bürüa :