- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 3697
Xiberoko Turisma Bülegoa
2008az geroztik, turisma ez da bere kinka hoberenean Xiberoan. Gites delakoen alokaidüak apaltü dira, jatetxetan ere jente güttigo agertzen. Orohar, aroa ez bazen sobera alte, krisa ekonomikoa ere borogatzen da. Giten alokaidüen aldetik, eskentzak geroago eta haboro dira bereziki interneten bidez, horrengatik interneten ikusirik izateko güne lantü bat plantatü nahi dü Xiberoko Turisma Bülegoak. Ondoko urteak hobereago izan ditian, Xiberoko Turismo Bülegoak esperantxa handiak ezarten dütü, Atharratzeko Elizetxe etxean eginik izanen den egoitza berrian eta “ Aho Mihiz” deitzen den tresneria nümerikoan…
Entzün Chantal Guissagaits Xiberoko Turisma Bülegoko bürüa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Ekonomiako beste sektore zonbait ez bezala, builta honean egoiten da aeronautika eta heinbat hobe, hebenko enpresa hanitxek sail hortan ari beitira, Lapurdin eta Xiberoan bereziki. Arramaitz hontan,
Negüa eta bedatsea ez dira hon izan Xiberoko Botingoarentako.
Ekonomia eta turisma azkartzeko, espartiñaren ahalmena hobeki baliatü nahi dü Xiberoa Herri Alkargoak. Hortarako, tresna ezberdinak plantan ezarteko ürratsetan da.
CLEJaren arrakasta, galtoketak eta perspektiba berrier so ezari dütüe AZIAko kideek.