- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2828
"Herritar Zerbütxüa" 16-25 urtekoentako
"Herritar Zerbütxüa" garatü nahi dü Azia alkarteak Unis’Citéren partaidegoarekin.
2010an sortü den "Herritar Zerbütxüak" 16 eta 25 urte arteko gazteentako da, herritar engajamentü baten ükeiteko parada eskentzen deie. Gazteek biazka edo hirunazka, 9 hilabetez astean lau egünez, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Atharratzeko Azia alkarteak, dei zabaltzen dü interesatürik diren gazte, alkarte edo egitürentako, harekin harremanetan sartzea.
Entzün Laurent Beguerie Aziako alkarteko animazailea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


« SOKA » izenarekin espartiña enpresa bat sortu dü düala 3 urte Maider Dascon Xiberotarsa gazteak.
SAEP Xiberoko hur sindikatak diagnostika handi bat eramanen dü urte batez. Bere eskü diren instalazioneak, odiak eta beste zer egoeretan diren, huraren kalitatea zer heinekoa den, hots Zindikatari doazkio güzia aztertüko da. Ikerlanek balio dükee egin beharren zerrendakatzeko eta lehentarzünen finkatzeko. Bere kostea hein handikoa beita, Kontseilü Orokorrak eta Adour Garonne hur agentziak beren gain hartüko düe.
Xiberoko Artzainak taldeak Lagarde enpresa arrahartü züan düala hiru urte.
Uztailaren 1.tik harat kanbiamenak izanen dira ondarkin sailan.