- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 4606
9 kanporaketa Idiart segagian
Bildozeko Idiart segagiako züzendaritzak bederatzü langile kanporatüko dütü bi hilabeteko "préavis" delakoa eman ondoan. Zurraren indüstria ere hunkitzen dü ekonomiaren kinka gaitzak. Haatik ogendüna ez da Landesetako pinoak egotxi zütüan tenpesta, zeren eta Bildozeko segagian haritzez eta egür exotikoez egiten dütüe bürdinbideetako zeiharkak besteak beste.
Argibideak eman deizkü Idiartenean CGTko ordezkari den Alain Ordunak :
Asteazken hontan (azaroaren 25), kanporaketak formalizatü aitzineko alkarrizketak eginen dütü züzendaritzak langileekin. Erran deigüenaz, enpresan azkenik sartü direnak dira lehenik kanporatürik izanen. Alain Ordunak berriz, ordezkari sindikalista gisa beste gisako elkibide bat proposatzen dü : adinekoekin elestatüko da galtatzeko ez düenez beren ogüz joan nahi, leküa gazteagoer üzteko.
Entzün Alain Orduna :


Agerria erosiko dü EPFLak (Etablissement Public Foncier Local). Hala deliberatürik izan dela jakin da Agerria erosteko antolatü den bigerren biltzar püblikoan, Maulen. Société d'Economie Mixte edo sos üturri pübliko eta pribatüak alkartzen dütüan egitüraren kapitala 400 000 eurokoa izanen da orotara. Herriko Etxeak gehiengoa ezarriko dü, hots erdia eta zerbait haboro. Ondarra berriz, herritarren akzioekin pagatüko da. Aski jente biltzen bada 500 euroko akzioen erosteko prest litzatekeana, hala eginen da, eta bestela 1 000 euro pagatüko lüküen jente gütiagorekin eginen da. Abentüan berriz biltzekoak dira interesatürik diren güziak, akzioen prezioen eta oro har xedearen aitzinarazteko.
Azia alkarteak bostgerren CLEJa (comité local d'épargne pour les jeunes) sortü dü iragan ostiralean, Ospitalepean antolatü züan biltzar nagusian. Hirugerren eta laugerren CLEJen bilana egin düe hatsarre batean, eta ondotik erran bezala bosgerrena abiarazi. Xehetarzünak eman deizkü, Aurélie Thill, AZIA alkarteko langileak.
Hemen alkarteak biltzar nagusia Mauleko herriko etxean egin dü iragan astean. Ekimen berria plazaratü düe alkarteko kideek, zoinetan jenteen parte hartzea galtegiten düen. Web güne batek dü eskeintzen horrentako leküa, eta zehazki erranik, wiki batek. Wiki bat zer den bi hitzez argitzeko, interneten atzamaiten den arbel gisako zerbait da, zoinetan nornahik bere oharrak ezarten ahal dütüan. Gisa hortan, aipagei ezberdinetaz bakotxak bere iritzia idazten ahalko dü.
Helbidea hau da (klika) :
Ezpeizen, bide bazterrean ikusten ahal da hegatz hau (peko argazkia). Egia da geroago eta haboro direla beren etxeetan ekiaren energia biltzeko taulak ezarten dütüenak, bena Jamboué enpresaren hegatza harrigarri da. 300 metra karratü dira orotara, ekiari so ezarririk izan direnak.