Energia berriztagarria sos ütürri

Inprimatu

Ezpeizen, bide bazterrean ikusten ahal da hegatz hau (peko argazkia). Egia da geroago eta haboro direla beren etxeetan ekiaren energia biltzeko taulak ezarten dütüenak, bena Jamboué enpresaren hegatza harrigarri da. 300 metra karratü dira orotara, ekiari so ezarririk izan direnak.
Pentsatzen ahal da Hugues Jambouéren ideia ausarta dela, eta konzientzia ekolojikoak piztürik jin zaiola... Funtsean egia da, bena bada besterik. Urtean, 36 000 kilowat ekoiztüko dütü hegatz berri horrekin, hots güti-gora-behera, 17 etxek urte osoan behar düen doia. Eta energia hori, EDFi saldürik izanen zaio prezio interesgarrian. Horrekin aski ez balitz, laster 700 metra karratü haboro plantan ezarriko dütü Jamboué enpresan.
Hugues Jambouéren hitzak entzün :


Artikülü honek parada emaiten deikü bestalde Herri Alkargoak antolatzen düan energia berriztagarrien erakustaldiaren berri emaiteko. Aurten, laugerren aldiz, Mauleko Jai-Alaian iraganen da azaroaren 6, 7 eta 8an. Berantago ere parada ükenen dügü horren aipatzeko.