XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Pitzgarri alkartea, beti gazteetarik hüillant.

Gazten alkar kütxaratzea eta algar ezagütaraztea dü helbürü Pizgarri elkarteak. 8 eta 18 urte arteko Xiberotar motiko neskatilekin lan egiten dü, orotara 150 batek parte hartzen düalarik elkarteak proposatzen dütüan hitzordü eta animazio esberdinetan. Elkartearen lan ildoa, konfiantxan sortzea da, behin hori eraiki ondoan, gazteek beren egünerokoaz hitz egin ahal dezaten beren artean. Bizipenen partekatzeaz gain, jentarteko arrazoer ere paratzen dira, hala nola, helbarritüen errealitateari, eskoletan bizitzen ahal diren bortizkerieri, edo ere, orai agertzen ahal den herbesteratüen arazoari. Pizgarri astelehenetik ostiraleala zabalik da, Mauleko apezetxe ondoan da bere egoitza. Babeth Elizondo :

100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan.

100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan. Xiberoko Osagarri poloak eta Euskal Herri Alkargoak antolatü hitzordü honen helbürüa zen, bere bürüaz beste egiteko mehatxüaz mintzatzea. Arenküra latz hontarik haratago joan dira oharrak, tratü txar arruntak ere aipatüak izan beitira, hala nola, ustez arraileria gisan erabiltzen ahal diren hitz mingarriak, sare sozialen bidez egiten diren arnegaztiak, eta ere noiztenka etxekoekin hitz egiteko zailtarzünak. Azpimarratürik izan da ere, astearte oroz aldikak badirela, non eta anonimoki hitz egiten ahal den psikologo bati. Aldika horiek, Mauleko zerbütxü günean dira astearte oroz, 14:00etarik goiti. Hitzordüa hartü behar da, aipatü zerbütxü güneala deitüz. Psikologo bat :

Irabarnen zozialki eta elgarrekin ekonomiaren eraikitzeko

Hitz ordü berezia Irabarnen ostegünean !! Herritarrer eta partikülarzki ere enpreser proposatürik da eztabada egünaldi bat. « ekonomia zoziala eta elkarrekin Xiberoan » tematika barnatüko. Odace eta Azia xiberoko elkarteak, eta lan egiten düen eskualde heineko egitürek düe antolatzen egünaldi hori. Helbürüa da enpresa mündü berriari egokitzera, ahalaz elkarlan baten eramaitez, güti agertzen den üsantxa bat enpresa mündüan Lisa Haure tea Etienne Jalladeau:

Jauntsien arra'erabilteko teknikak erakatsirik!

Arropen modarekin, oihal gero eta haboro erabilten dügü eta %30 baizik ez arrabiltzen. Oihaletan zer urtuki eta nola arra erabiltzeko teknika zonbaiten ikasteko, atelier parte hartzaile bat antolatürik da ostegünean Maulen. Hori antolatürik da hondarkinen ttipitzearen astekari. APESA ikerketa zentroak eta OH Orratzetik Hari dendarien alkarteak düe antolatzen. Ateleriaren lehen partean gogozkatze bat badate, leküko eta iraunkor diren elkigien üngürüan, ondotik mota orotako oihalen arra erabilteko teknika zonbait erakatsirik dirate; 18h'tarik 21h'tara Mauleko xerbütxügünean. Orratzetik Hari alkarteko Maialen Zamponi dendaria:

Shiatsu: osagarriaren hobetzeko!

Digestitze, lo, giharri ala artikülazionen aldetik badüzüe arrenküra? Jakin horiek eta beste gaitz hanitxen sendatzeko parada eskeintzen deizüela Fabienne Bordak, Maulen berean. Korpitzak dütüen arrenkürak sendatzen dütü bere erhiekin, energia igaiten den meridien edo güneetan lantzez. Shiatsü-arialdi batek 1h15 iraüten dü, eta jauntsiak etxekirik lüzatzen da. Osteopatia bezala mütüela hanitxek ordaintzen dütüe urtean Shiatsü arialdi’elibat. Bestalde Hatha Yoga kurtsoak ere proposatzen dütü. Garindainen astelehenez 18h eta Maulen astearte 19h15 ta ostiralez 9h + 12h35tan. Harekilan harremanetan sartzeko deit Fabienne Borda 07.81.59.60.14 zenbakilat. Fabienne Borda:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan