XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Osagarri mentalaz film-eztabada bat arrats hontan Maule-Baithan

Osagarri mentalaren astea da eta euskal herrian 6 hitzordü emanik dira Donibane Lohitzünetik Maulerat arte ! 29 gerren antolaldi honen aipagei nausia izanen da nola haurrak eraiki arrenküra psikikoak diren familia batetan. Mintzaldiak eta zine eztabadak eskentzen dira Angelu, Baiona, Hazparne, Maule, Donibane Lohitzune eta Donapaleun. Egünaldi horien helbürüa da gei minbera horren aipatzea, erran ezinen altxatzea, lagüntza ekartea eta haurren babestea. Mauleko zine gelan, arrats hontan ostegünarekin da zine eztabada; "Demain et tous les autres jours" filmarekin 20.15 etan. Xehetarzünak Leonie Aguergarayrekin :

Basabürüko AEL deitzen den alkarteak haurrentako beren aktibitateak jarraikitzen dütü

Iragan urtean arrahasirik, ski edo lerragünealat joaiteko parada emaiten dü prezio merke batetan. Bestalde üdan orai düala 60 urte hasirik, igeskagialat eta igeskan ikasteko parada emaiten dü. Aurten orano, 120 haurrek parte hartü düe pizina aktibitate horietan eta 44 aldiz ski lerragüne aktibitatetan, hots urte hoberenetarik bat azken urteer so egiten bada. Felix Laxague alkarteko idazkaria :

Familien egün arrakastatsüa Sohütan

« Ontsa ene korpitzean, ontsa ene bürüan » mezüaren üngürüan Xiberoko haurrak, gazteak eta beren etxekoak kümit ziren iragan neskenegünean familien egünean parte hartzera. Sohütako herriko gelan eta eskola püblikoan zer nahi lankei, atelier eta ikusgarri proposatürik ziren. Familia hanitx hüllantü zen, haurtzaroaren üngürüan ari diren zer nahi alkarte edo egitüren ezagützaren egiteko, haurrak, bere gainti txostakatü zirelarik. Oso botzik agertü ziren antolatzaleak, parte hartzea hona izan beitzen. Ondoko aste eta hilabeteetan, etxekoentako formakuntzak eta beste hitzordü franko proposatüko dütü 'Le collectif Souletin' alkarteak. Odile Jungas 'Le collectif Souletin’-eko langilea :

Pitzgarri, gazteentako beti proposamenez beterik

« Kilomètre soleil » antolakarekin, Pitzgarri alkarteak egonaldi bat eta jünta bat plantatüko dütü, ondoko asteetan. Oritaraz dezagun « Kilomètre soleil » alkartarzün kanpaina bat dela, jenteak gei batez sentiberatzeko xedearekin. Aurtenko geia herbaldüra date, eta mezüa, aldiz: « Desbardin bena anai, alkarrekin bizi herbaldüra ». Barantailaren 21etik 23ala, egonaldi bat antolatüko düe Idauzen ; hori 6 eta 11 urteren artekoentako da eta herbaldüraren geiaz date. Bestalde, martxoaren 4an jünta handi bat antolatürik date Maulen, zoinetan hainbat atelier antolatürik diratekean herbaldüraz, izan dadin handisport delakoa edo beste. Bildürik datekean sosa, Xiberoko ‘Alkarrekin bizi' alkarteari eskentürik date. Xehetarzünak Pitzgarri alkarteko Babeth Elissondorekin :

Adinetakoen etxeetan, greba egüna

Mauleko ospitaleko CGTko kide den Sandrine Malyk tratü txar institüzionala salatzen dü. Itxürakeria baizik ez dela lantzen dio, administrazioneak galtegiten dütüan paperak betatzez. Denborarik ez dela adinekoetaz axolatzeko, presaka ari direla, ez beita aski langile eta ez direla bürüzagietaz entzünik. Audela, Mauleko kasüan, bürüzagiak Mauleko eta Olorueko adineko etxeen ardüraren ükeiteak, ez dü afera aisatzen. Sandrine Malyri üdüritzen zaio, adinekoer behar den zerbütxüaren emaiteko, langiletarik hasiz, ardüradünetara arte, denek behar lükeela mobilisatü, estatüaren eretzean pezü habororen ükeiteko eta behar diren baliabideen ardiesteko. Egünko mobilisazionearen paradan, sindikatüetako ordezkariak Pauen errezebitürik dirate, ARS EsKüaldeko Osagarri Agentziako arduradünetarik. Sandrine Maly CGT-ko kidea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan