XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Orain artinoko 3 txertoetarik 11 egitera behartürik dagün urtarilatik haste

Dagün urtarilatik aitzina, 11 txertatze edo vaccin eginarazi beharko da haurrer. Orai artino, 3 baizik ez ziren egin behar: difteria, tetanosia eta poliomelita edo polioaz begiratzekoak. Hiru horier, arren, beste 8 gehitzen dira: txakür eztüla edo coqueluche, mingorria, beharrondeiak edo oreillons, gorriña ttipia edo rubéole, hepatita Ba, Haemophilus influenzae bakteria, pneumokokoa, C meningokoa. Txertatze horien kontre diren alkarteak salatzen düe berriz ere indüstria farmakologikoaren eragin taldeen edo lobbying lana dela, eta txertatzeen nahasteak gehitzen düala txertoaren lanjera. Xan Berterretche bedezia :

300 bat jente Oloruen amategiaren süstengüz

Ebiarenpean, hiru ehün jente bildü dira neskenegün goizan Olorueko amategiaren süstengüz. ARS, Esküaldeko Osagarri Agentziaren erabakia astearen lüzaran baizik ez bada jakinen, Bretainatik jin den berri batek esperantxa berriz piztü dü. 2008. urtean, Carhaix hiriko amategia zerratzekotan zen. Haatik, Bretainako Administrazione Auzitegiak, berriz zabalaraztera behartü züan Estatüa. Auzitegiaren arrazunamentüa izan zen, haurdün direnak amategitik 30 kilometratan bizi zirela. Olorueko kasüan, hanitx ber gisan direnaz geroz, Bretainako erabakian bermatü nahi dira, Estatüaren behartzeko. Carhaixeko amategiaren kasüak, züzenarau edo jürisprüdentzia egin beiliroke… Olorueko amategiaren kasüaz mintzatzeko, Osagarri ministeritzarekin ürrietaren 11an hitzordü bat bada finkatürik, Parisen. Ttittika Recalt Olorüen günüan :

Osagarri honean da basabürüko eskübalua!

Orotara,16 talde eta kasik 300 lizentziadün, ütxüra ederra erakusten dü aurten Atarratzeko Zibero eskübalu taldeak. Neskatilak dira haboroenik lizentziadünen artean, kasik hiru partetarik bi beitira,10 talderekin. Planta hon honi, ñabardüra bat ekarri behar balitz, 13 eta 18 urteren artekoen eskaz airea litzate. Bena geroari soegitez, bada baikor izatekorik, eskübalu eskolan 40 bat haur badirelakoz. Neskatilen taldeak arau kanbiatzeak bizitüko dütü aurtenko sasuan. National 1eta 2a desagertzen beitira Akitania Berriko lehiaka batek ordezkatürik izateko. Motikoen indartzeko, aldiz, 3 jokülari jin dira: Daniel Caillaud, Guillaume Peillen eta Yan Bigot Zibero Sporten aurtenko helbürüa da, diren mailan egoitea. Mathieu Tauzinek azken urtea düke trebazale bezala, bena taldeak begiratü nahi lüke, züzendari tekniko gisa. Azkenik, jakin behar da eskübalua txeste nahi düen haurrek, hilabetez esprabü bat egiten ahal düela dohainik. Interesatüak, Zibero Sporteko aurdüradünekin harremanetan sar bite… Francis Burguburu presidenta :


Mathieu Tauzin entrenazalea :
Olorueko amategiaren geroa kordokan

Olorueko amategiaren salbatzeko, neskenegün goiz hontan (setemearen 30a) manifestaldi bat antolatzen dü amategiaren aldeko algarkidegoak. Abentüan, bedezi eskazagatik, amategiaren zerratzeko manüa bada Agence Regionale de la Santé delakoaren partetik. Haatik, leküko haütetsien lanari esker 8 bedezi prest lirate Olorueko ospitalean lanean aritzeko. Bestalde, leküko haütetsiak ürrietaren 11an errezebitürik izanen dira Parisen, Osagarri ministeritzan. Han düe jakinen, ea amategia zabalik baratüko den ala ez. Manifestaldia, neskenegünean, 10:30etan abiatüko da Olorueko Suprefetüratik. Robert Bareille, Olorueko haütetsia:

Behardünentako lagüngoa hobetzen da Sohütan!

Sohütako herriak eta Présence Verte alkarteak hitzarmen bat izenpetü düe. Alkarteak proposatzen dü hürrüntikako lagüntza bat etxetan berak bizi direner eta herriak beregain hartüko dütü antoladüra fresak, hots 48 euro. Hürrüntikako lagüntza hori aspalditik baliatzen badüe beharretan diren zaharrek, oraiko hontan, holako lagüngoa,zabaltü edo hedatü nahi da beharra lükeen güzier, zahar edo gazte izanik. Hala, herbatürik den bati, nola eritarzün bat düanari eta bera bizi denari. Interesatüek harremanetan jarri behar düe Sohütako Herriko etxearekin 05 59 28 16 31 zonbakiala deitzez edo Présence Verte alkartearekin 05 24 89 13 95 zonbakiala hersatzez. Chrystelle Mange, Sohütako aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan