XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Pitzgarrik bakantzak prestatzen lagüntü dütü gazteak

Pitzgarri alkarteak hiru bidaje antolatzen dütü 6 eta 15 urteren arteko haurrentako. Edo, hobeki erran, haur eta gazteak beren bidajearen antolatzen lagüntü dütü. Hori beita Pitzgarriren helbürüa, haur eta gazteer ardürak emaitea, ohart ditean bizitzaren kostüaz, behar diren antolatzetaz, lanaz eta beste. Hala, 13 eta 14 urtetakoak Korsikara joanen dira üztailaren 8tik 14alat. Aldiz, 6 eta 10 urteren artekoak Betharramera joanen dira, üztailaren 19tik 21eala. Eta 11/12 urtetakoak Futuroskoparat abiatüko dira agorrilaren 1etik 4ala. Xehetarzünak Pitzgarriko Manon Chapar eta Babeth Elissondorekin:

Günean-güneko Trükatze Antoladüra baten egingeia !

Günean-güneko Trükatze Antoladüra edo Système d’ Échanges Local bat egin nahi da Xiberoan. Igaran neskegünean, hogei bat pertsona bildü da SEL baten egiteko xedearekin. Antoladüra hortan, zerbütxüak eta hontarzünak trükatzeko parada badate.
Webgune batekin, nornahik zerbütxü zerbait edo hontarzün zonbait proposatzen ahal dütü. Eta beste norbait iragarki batetaz interesatürik balin bada, webgünearen bidez harremanetan sar leite
. Zerbütxü edo hontarzünaren trük, ez da sosik emaiten bena Txotxak, edo alegiazko baliokide bat erabilten da. Xehetarzünak Sacha Standen eta Phillipe Baudryrekin :

Bakantza arraheinak ‘Bonzai' alkartearekin

Bakantzak hüllantzen ari dira eta xiberotar gazteentako eskentze franko bada. Horien artean, Bonzai izeneko alkarteak düala 3 urte sortü dena üdaleküak proposatzen dütü 8 eta 17 urte artekorentako. Beren filosofian, alkartarzünezko egonaldiak antolatzen dira, zoinetan ere gazteak diren beren egütegiaren egileak. Manera horrez partehartze haboro galdeginik zaie eta beren bürüaren ardüra hartü behar düe. Maddi Bidalun :

Lan hanitx eginik, bena orano lan hanitx geroko

Jadanik 10 urte Xiberoko familia beharrünantak lagüntzen dütüala Collectif Souletin alkarteak . > Neskenegün hontan ospatü dü bere urtebürüa eta horrentako Lescarreko Emmauseko bürüa jinarazi dü antolatü düan bizigüneaz mintzarazteko. Orotara 50 bat jente jin da mintzaldiala, bazkari eta kantaldi batekin jarraiki düelarik. Orai artino egin lanaz botzik balin badira ere, alkarteko kideek esperantxa düe egün batez ez dela laboro hen beharrik izanen Xiberoan. > Jacques Herrera alkartebürüarekin egüna eta urte horien aipamen bat egin dügü:

Familia gabeko haurrak ere bai hartüko dütüe Lixozen!

Lixozen, nekeziak dütüen haurrak errezebitzen dütüe Le cheval bleu izeneko alkartean . Sail berri bat zabaltü düe, Ekhi, izena düana. Beren familietarik elki diren, 6 eta 13 urte arteko haurrer batzarria eginen düe. 12 lekü zabaltü da laborari etxe ohi hortan Departamentuko Kuntseiluaren süstengüarekin ; xede pedagojiko berezi bat muntatü düe eta zaldiekin lan bat eramanen da haur horiekin. Zenbaki zonbaiten emaiteko, Departamentüan, 2016 an , lanjerian zirela 1800 haur seinalatürik izan ziren eta horietarik 1600 elkirik izan ziren eta beste familietarat igorrik. Amaia Néhaus alkartebürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan