XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Osagarri honean da basabürüko eskübalua!

Orotara,16 talde eta kasik 300 lizentziadün, ütxüra ederra erakusten dü aurten Atarratzeko Zibero eskübalu taldeak. Neskatilak dira haboroenik lizentziadünen artean, kasik hiru partetarik bi beitira,10 talderekin. Planta hon honi, ñabardüra bat ekarri behar balitz, 13 eta 18 urteren artekoen eskaz airea litzate. Bena geroari soegitez, bada baikor izatekorik, eskübalu eskolan 40 bat haur badirelakoz. Neskatilen taldeak arau kanbiatzeak bizitüko dütü aurtenko sasuan. National 1eta 2a desagertzen beitira Akitania Berriko lehiaka batek ordezkatürik izateko. Motikoen indartzeko, aldiz, 3 jokülari jin dira: Daniel Caillaud, Guillaume Peillen eta Yan Bigot Zibero Sporten aurtenko helbürüa da, diren mailan egoitea. Mathieu Tauzinek azken urtea düke trebazale bezala, bena taldeak begiratü nahi lüke, züzendari tekniko gisa. Azkenik, jakin behar da eskübalua txeste nahi düen haurrek, hilabetez esprabü bat egiten ahal düela dohainik. Interesatüak, Zibero Sporteko aurdüradünekin harremanetan sar bite… Francis Burguburu presidenta :


Mathieu Tauzin entrenazalea :
Behardünentako lagüngoa hobetzen da Sohütan!

Sohütako herriak eta Présence Verte alkarteak hitzarmen bat izenpetü düe. Alkarteak proposatzen dü hürrüntikako lagüntza bat etxetan berak bizi direner eta herriak beregain hartüko dütü antoladüra fresak, hots 48 euro. Hürrüntikako lagüntza hori aspalditik baliatzen badüe beharretan diren zaharrek, oraiko hontan, holako lagüngoa,zabaltü edo hedatü nahi da beharra lükeen güzier, zahar edo gazte izanik. Hala, herbatürik den bati, nola eritarzün bat düanari eta bera bizi denari. Interesatüek harremanetan jarri behar düe Sohütako Herriko etxearekin 05 59 28 16 31 zonbakiala deitzez edo Présence Verte alkartearekin 05 24 89 13 95 zonbakiala hersatzez. Chrystelle Mange, Sohütako aüzapeza :

Bakantza engajatüak Xiberoan egin düe beren bigerren edizioa !!

Xedea da departamentüan egoiten diren nazioarteko errefüsiatüen eta leküko herritarren jüntatzera. 100 bat dira Xiberoalat jin aktibitate andana baten egiteko algarrekin. Partekatze memento goxoak iragan dütüe besteak beste kirol, bortü edo orano bestako Xiberoko giroan. Atzo ürrentü da egonaldia , Maheer parte harzaleak,Maite Pitrau eta Maite Irigoyen antolazaleek erraiten deiküe nola bizitü dütüen egünaldi horik:



Ahalen besta aste ondar osoan Maulen ospatürik!

Üngüramena zaintzeko egiten ahal diren güziak aipatzeko, aste ondar berezia iraganen da Maulen, Ahalen besta izena düan jeiarekin. ‘Bizi' mugimentüak eta honenbeste alkartek 3 egünez hitzordü desbardinak emaiten deizküe. Aste ondarraren helbürüa da, gaüzen kanbiatzeko gogoaren piztea, mintzaldi, erakuska eta obragien bidez. Lehen hitzordüa: ostirale arratsean, zine eztabadarekin, Mauleko Zerbütxügünean, "ebiltarzün iraunkorra heben gainti" aipageiareekila. Neskenegünean, besta egüna date arrestiriko 4etarik goiti, Mauleko Gaztelü zaharrean, antzerki eta kontzertüarekin. Igantean, bisita eta animazione Maule gainean: goizanko 10etarik goiti: mintzaldi, erakuska, lantare trükatze, bizikleta ützüli eta arrestiritan bisitak: etxe bioklimatikoa, lastozko etxea eta permakültürako baratze bat. Allande Errezaret ‘Bizi'-ko kidea :

Emmaus Lescarreko herrixka alternatiboa!

Frantziako Emmaus herri handieneko bürüzagia den Germain Sarhy Xiberoan günüan igaran arramaiatzean. Hortaz baliatu ginen bere egingeiaz eta komünitateaz mintzatzeko. Ondarkintegi bat düe Lescarreko herrian joanarazten. Hola, 300 eta 600 botüraren artean hüsten dütüe egünoroz. Biltzen ahal düena oro biltzen düe eta saltzen prezio apaletan. Horrentako 150 bat pertsona bizi dira leküan berean eta baratze bat, ostatü bat, jangia bat… eraiki düe. Urtoroz ere kültüra hitzordü zonbait (Festibala da horietarik ezagünena) antolatzen düe bai eta honbeste bat mintzaldi ere. Komünitatean edonor sartzen ahal da eta hainbat lan eramaiten dütüe beste alkarteekin, Bizi edo Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalakoak. Herrixkaren hobeki ezagutzeko herriaren bürüa eta sortzalea den Germain Sarhyrekin mintzatu gira :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan