XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Sei urte eta erdiz lan egin ondoan Maule-Lextarreko adinekoen-etxean, Nicole Lougarot andereak, gütün ideki baten bidez, salatzen dü güne hortan den arta eskaza, eta hori agitzen dela ez delakoz aski langilerik. Bere arrenküraren berri eman deie, adinekoen-etxeko arduradünez, ARS edo Akitaniako Osagarri Agentziari eta Maule-Lextarreko aüzapezari. Arrapostürik ez dü üken, bena ARSak ikuskatze bat egin dü iragan üdan. Nicole Lougarotek dioenez, langileak beti lasterkan ari dira, ez düe aski denbora jenteen behar bezala artatzeko eta familia zonbait ez direla kuntent. Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapeza ospitaleko zaintza batzordean da eta ez da ados salatürik denarekin, honartzen balin badü ere gorabeherak badirela. Honen arabera, ahalak oro eginik dira antolakaren hobetzeko. Ospitaleko züzendariaren ardüra da adinekoen-etxearen antolatze hori. Oloruekoa eta Maule-Lextarrekoa joanarazten dütü. Oranokoan ez da afera hortaz mintzatu nahi izan.
Nicole Lougarot :

Sü ehaileek beren agiantzak egin dütüe iragan neskenegünean Santa Barba egünarekila. 2016.a urtea beste urteak bezalakoa izan da heltüra egiteen aldetik :  465 elkitzereki, 38 botüra estorbü, 62 süte, 5 teknologia arriskü eta 343 ürgaitzte berezi izan dira, eta horien ororentako 1040 oren igaran dütüe. Orotara 36 süehailek, 4 aztazalek eta 2 bedezik erauntsi düe lanean. Heltüra edo sokorri egile horien adin heina 37 urte eta erdietara apaltü da. Hori berrihona da geroari bürüz. Arrenküren aldetik, haatik, Eüskal Alkargo berriarengatik lotsa dira Angeluko zentroari lotürik izateaz, berentako Olorue aise hüllanago delarik. 
Entzün Jesus Oliva kapitaina :


Entzün Jean Pierre Mirande SDISeko presidenta :

Bedezi berri Xiberoala hüllantarazteko plantan ezarri diren neürriek frütak emaiten hasi dira. Horren proba da Maulen plantatü den Zoé Vella bedezi gaztearen adibidea. Audela, Atarratzen ere Agathe Beuscar bedezi gaztea instalatzeko ürratsetan da. 2017ko üdan orozbat hor ari beharko lüke. Biek heben egin ikastaldi baten ondotik erabaki düe kartielean plantatzea, hebenko beste bedeziekin üken dütüen harreman honengatik, osagarri saileko beste ofiziokoekin lan egiteko ahala emaiten beitü Artatze Etxearen xedeak eta azkenik gure lürraldeak eskentzen düan bizi kalitatearengatik. Agian bi gazte horien adibidea ez da azkena izanen. Zoé Vella :

Idazle püblikoak badirate oraitik goiti. Xiberoko Kürütxe Gorriak zerbütxü berri bat esketüko dü, hütsüne bat ikusi beitü sail hortan. Hiru lagüntza desbardin ekarriko dütü :
-Gütünen entelegatzeko edo idazteko, izan pribatü ala administrazioarenak
-Dozier betatze ; izan CAF, Pole emploi, legarrentako ala beste
-Lan alkarrizketen prestatzen lagüntzea
Lagüntza hori Xiberotar oroer zabaliik da , eta sekretüpean etxekirik izatea bermatürik date. Lagüntzaleak hilabeteko 2. Eta 4. asteazken arrestietan Mauleko Kürütxe Gorriaren etxean, hots Ospitale kantüan dirate jenteen lagüntzeko prest. 13:30tarik 15:30tara eta prefosta lagüntza kitorik da. Maryline Mélonie :

 

Joritarzünean bizitzeaz mintzaldi atelier bat antolatürik date ostirale gaü hontan (2016/12/16) Mauleko zerbütxügünean gaüko 19:30etarik harat. Gaüaldi hori Nature en Soi alkarteak dü antolatzen eta hortarako Albiana Rachmanto jinaraziko düe. Ezi ohartürik dira, sosa ükenik ere, gabezia sentimentüz beterik bizi direla, elikirik gabe. Gaüaldi hortan teoriaren eta praktikaren bidez erakutsiko düe denak joritarzünean bizitzen ahal girela, boztarioarekilan ; eta hortarako zer ürrats egin behar den ere erakatsiko deiküe. Funtsean, irustarzuna ükeitean beno izaitea beita.
Albiana Rachmanto mintzaldi emailearekin elestatü gira :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan