XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

EH BAI Mauleko Ospitalearen geroaz arrenküratürik da

Mauleko ospitalearen egoeraz arrenküraturik, xiberoko EH bai koaliziokoek prentsaitzineko bat antolatü düe salaketa eta proposamenen egiteko. Izan langile ala egoliarrentako, Mauleko ospitalearen egoera txarra salatzeaz gain, EHbai-ekoek proposatzen due ospitalea « kostalde-nafarroa lürraldeko ospitale elkargoaren » barne sartzea. Elkargo hori 2014ean sortu zen, eta Baionako ospitaleaz gain, Donapaule eta Izpurako Luro ospitaleak biltzen dütü. Hortarako herritarrak informatzeaz gain, xiberoko haütetsier galteginen deie proposamena süstengatzen düen ala ez. Hala bada, gaia Eüskal Hirigüne Alkargolat eramanen düe. Xabi Elgart :

Mauleko Xubukota eüskal haurtzain etxean haurtzainak hatsa hartzen hasi dira

Marion Casenave eta Luxi Agergarai haurtzainek 12 orenetako egünak zütüen astelehenetik ostiraleala arte ; orai haatik egün bat edota egün erdi batez pausatzeko parada düküe 3. haurtzain bat hasi beita : Mariedo Urruty. Xibero orotarik horra zeie haur, izan Basabürü, Pettarra ala Arbailetik. Haatik haur zaharrenak emeki emeki eskola edo ikastolarat joaiten beitira lekü elibat libratzen dira. Hortako interesatüek deit ezazüe haurtzain bat, jakiteko zer posibilitate baden. 06.32.62.61.47. Lüxi eta Marion :

Apaidüak etxerat ekarten düan zerbütxü bat bada Maulen

2010ean abiatürik apaidü karreatzea egiten da xiberoko etxeetara. Erretretadun, herbaltü ala osagarri arrenküra düeneri idekirik da zerbütxü hori. Suharri entrepresak egiten eta ekarten dütü apaidüak, sartze, plat nausi eta deserta haütatzen ahal dira 2 menuen artean. Bestalde diabeta, gatz güti ala jenteen beharrüneen arabera kanbiatzen dütüe apaidüak. Apaidüak egun oroz ekarririk dira salbu igante eta besta egunetan. Interesatüek deitzen ahal düe CIAS zerbütxüala Atarratzerat 05.59.28.67.63 zenbakialat edo Maulerat: 05.59.28.78.83. Bestela herriko etxeek ere xehetarzünak oro emanen deitzüe. Leonie Aguergaray :

Emploi sevice alkarteari esker 9 lanpostü mügagabe sortü dira iragan urtean

Alkarteak 20 urte dütü, eta edozoin sailetan zerbütxüak eskeintzen dütü pribatu, alkarte, zerbütxü pübliko ala nahiant oroer. Haatik beren langileak langabetü ala nekezian direnak dira. Justoki Emploi service alkartearen helbürüa da langabetüak lan mündüan txertatzea. Helbürüa untsa kausitu dü, iragan urtean berean 9k lanpostu bat ediren beitüe. Alkartearekin Xibero eta Biarno üngürüan ari da. Matila jauna, alkarteko presidenta :

« Garantie jeune » xedea plantan eman dü Mission Localak.

16 eta 25 urte arteko gazte ‘baztertüak’ zinez lagüntzeko helbürüa düe horrekin. Urte oso batez segitürik dirate, izan atelier eskeintzez ; edo lan, formakuntza, orientazio, apartamentu ala permisa edireiteko. Hots gazteak aitzinatzeko behar dütüen gaitarzunak ükeiteko. Lagüntza horietaz gain sos lagungoa bat badate, hilabete oroz 480 euro emanik beitira. Arantxa Oxandabarats mission localeko langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan