XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Maulen bedezi berri bat plantatzen da eta astelehenetik goiti (barantaila10 a) jenteak errezebitüko dütü Batasuna zentroan Belzunce kartielean !

François Garnier'ek , 60 urte dütü eta 15 urtez La Réunion uhartean lan egin ondoan, Montori'erat jin da bizitzera düala 5 urte. Orai arte, beste bedezien ordezketak egin dütü, eskoletan ere haurrak jarraikitzez.

Mauleko bedezien alkartearen proposamena gogo honez honartzen dü eta bere lana partekatüko da Mauleko ospitalea eta Batasuna zentroaren artean.

Bere estatütoa berezia date, langile beitate, hots ez date bere kuntü ariko eta Mauleko ospitaleak pakatüko dü bere hilabete saria.

Astelehen, astearte eta asteazkenetan lan eginen dü Batasuna zentroan eta hitzordürik gabe jenteak errezebitüko dütü.

Azkenik, xiberoko osagarri saileko alkargoaren joanarazteko, Carole Othéguy Arbonarra hartürik izan da.

François Garnier:

Janari Bilketa eginen da azaroaren 29 eta 30an

Azaroaren 29 eta 30an urte oroz egiten den bezala, janari bilketa bat eginen da supermerkatüen aitzinean. Beren iranja kolorezko soinezkoekin ikusiko dütützüe. Xiberoan, “Collectif Souletin” alkarteak dü hori joanarazten, janari banka deitzen den egitüraren lagüntzarekin. Hor biltzen direnak oro epizeria sozialetan banatzen dira ondotik, arrenküretan diren familien lagüntzeko. Orotarat Xiberoan berean 130bat familia lagüntzen dira, haboroxiak gazteak edo bera diren emazteak. Erran behar da ere düala güti Basabürüan ere adar bat zabaltü dela epizeria sozial baten proposatzeko. Zabalik da urte orotan astearte oroz, eta lagüntzale txerkatzen ari dira alkartearen indartzeko, mementoko 30 bat lagüntzale badütü. Jacques Herrera alkarteko bürüa :

Xiberoan, jente güti baizik ez dü egin minbizia züenez jakiteko azterketak !

Minbiziaren kontrako aste bat antolatü düe horren kari, egitearen inportantziaren ohitarazteko. Bular minbiziarentako basabürüko emazteen %50,65-ak baizik ez dütü egin azterketak Olueko günean %66ekoa delarik. Gizonentako orano pisago, ez beitütü %22-ak beno haboro eginik xiberoan. Aholkatürik da gütienik 50 urtetik goiti behin pürü egitea. Hortaz mintzatzeko hitz ordü desbardinak proposatürik dira azaroaren 9 tik 15eala. Azaroaren 9an : Mauleko merkatüan informazio mahain bat Azaroaren 10an : Lasterketa bat eta ibilaldi bat Xiberotarrak alkartearekin Azaroaren 14an : Zine eztabaida Maulen Bular minbiziaz. Florence Forestie-ren azken filmarekin eta bi bedezien presentziarekin. Horrezgain : -Kirol alkarteek argazki desafio batetan parte hartzen düe horik dilindan ezarriko direlarik Mauleko ospitalean azaroaren 12atik 15eala. - Informazio güne bat plantan ezarririk izanen da ere ospitalean - Mauleko saltegiak minbiziaren gaiarekin apaintü dütüe saltegiak. Ligue contre le cancer alkarteko Maylis Errecaret :

Haurra alkartearen merke saltzea bihar

Neskenegün hontan eginen du Haurra alkarteak bere urte oroztako merke saltzea, Maulen. Ttipi ta handientako txostagailü ta haurzaingoako tresnak honki jinik dirate. Oro xahü ta estatü honean. Saldü nahi badüzüe, ez dükezüe han izatekorik ; haatik saldügeiak egün berean ützi behar dütützüe Mauleko parropia gelan 19ak arte. Saldü ez dena arrahartzeko parada badükezüe astelehen arrestitan. Bihar haatik, merke saltzea 8.45tarik 16.30tara date Mauleko parropiagelan, afera hoberenen egiteko jenteak 8taz geroz horra dira lehenak sartzeko. Michelle Ayçaguer :

Sozio esteticienne lanbidea ezagützen düzüea ?

Osagarri arrenküran diren jenteentako estetika zerbütxü bat proposatzen düan lana da hau. Tratamendü azkarrek ekarten ahal dütüen ondorioen gordatzeko, edo ere eritarzünak berak ekarten düan ondorioentako. Helbürüa delarik eriak bere bürüan düan estimaren goratzea. Morala hobetzez, eritarzünaren kontra hobeki borrokatzen ahal beita. Kanpoko begirada gogor izaten ahal beita jesaitea, horien pezüaren gütitzeko teknikak dütü bereziki plantan ezarten. Atarratzen dü bülegoa Maylis Erreçarret-ek eta interesatürik diren oroer informazioak emaiteko prest da. Maylis Erreçaret :


Astelehen eta asteazken arrestitan bere bülegoan da, baita neskenegün goizez. Beharrean deitzen ahal düzüe : 06 83 62 52 83

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan