XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Mauleko ospitaleak bere ogüz jarraiki behar lüke !

Mauleko ospitaleak bere ogüz jarraiki behar lüke !

2013az geroztik Olorueko ospitaleari lotürik dira eta ber züzendaria düe.

Horrek egünoroztakoan arrenküra handiak ekarten zütüala bai lanaren aldetik bena ere finantzen aldetik errepikatü düe barda antolatü düen prentsaitzinekoan.

Zaintzeko kuntseilüak behezteko deliberoa hartü züan maiatzean, eta geroztik langilek ere horren alte bozkatü düe.

Horren ondotik ARS osagarri agentziak egin dütüan mehatxüak salatü dütüe Mauleko merak, Christian de Gaye bedeziak eta langileriaren ordezkariek.

Erakusteko ez düela zeditüko eta azken indar baten emaiteko petizione bat abiarazi düe herritarrek ere beren süstengüa ekar dezen.

Han artean, Mauleko ospitaleak epe batetako (interim) züzendari bat ükenen dü hilabete huntan eta dena untsa bürützen bada züzendari berri bat urtarilan.

Christian de Gaye bedezia:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan