Previous Next

Txertatze zentro bat dagün astean Mauleko ospitalean

Inprimatu

Xiberoko CPTS osagarri batarzüna eta Mauleko ospitalea elkarlanean erauntsi düe enpeltatze güne baten sortzeko Xiberoan.

Departamentüko bederatzigarena da. 75 urte beno haboro dütüen xiberotarrer, osagarri langiler eta eritarzün larriak dütüen jenteer züzentürik da.

Carole Otegui CPTSko korrdinatzaileak xehetarzünak eman deizkü. Christian De Gaye Mauleko ospitaleko bedeziak ospitaleko berri eman deikü ber mementoan. 45 egoiliar eta 50 bat langile Covid positibo agertü ziren azken hilabetetan.