XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Erle beltza arraza salbatüa da Ipar Euskal Herrian !

Azken urteetan, Erle Beltza elkarteak eraman düan lanaren ondorioa da düdarik gabe. Düala gütti Itsasun, Erle Beltza elkarteko arduradünek, biltzar nausiaren karietara, iragan urteko lanen bildüma egin düe. « Varroa » edo « Asiako listorra » bezalakoek eragiten ahal dütüen arrazoak eta horien kontra nola borrokatü aipatürik izan da. Erle beltza arrazaren hobetzeko egiten diren ürratsak ere aipatüak izan dira. Selekzionea, Bilboko uniberzitatearekin lantzen ari da, sail berean, mügaz gaindiko lau probintzietan lan bera egiten düan Erbel elkartearekin partaidetzan. Erle kobainak saltzen dütü ere eta galdea beti haunditüz doa. Formakuntzak ere antolatzen dütü eta sail hortan ere, geroz eta jente haboro hüillantzen da. Lan güzti horiek segitüko dütüe aurten eta Erle Beltza markaren sortzeko, arrautegi baten idazteko lan eginen düe. Setouain :

Laborantxako bozkako eztabadaren arraheda gaur

Bi sindikatü nausien arteko Tentzionea senditü da laborantxa bozken bigerren ezatabadan ! Donazaharren jadanik igan astean “elb” eta “fdsea” laborantxa sindikateko ordezkariak beren ideiak kürütxatü zütüen. Erraiteko maneran ez badira jüntatzen, aipamen hanitxetan akort agertzen dira. Bena dozier zonbaitetan bardin, laborari mündüan erraiten den bezala, “arto nahastiak” izan dira. Hala nola “glyphosate” dozierran, “ahate eta beste eritarzunetan sanitario neurriak”dozierrran, bena gehienik ezadostarzüna agertü da defendatü nahi den “laborantxa modela” baten eztabadarekin. Atarratzeko prefosta elkarteak joanarazten düan günean iragan da eztabada asteartean, eta bihar arratsean hedatüko da xiberoko botza eta irulegiko irratiko programazioan arratseko 8tan eztabada oxoa:

Bi xiberotar lehen 15tan departamentüko "ovinpiades" lehiaketan

Azken 13 urte roz bezala, « ovinpiades » laborantxa lizeoen arteko lehiaketa egin da !! Aurten Berogainen da plantatü, eta 15 lehenak eskualde lehiaketan parte hartüko düe Bzas herrian, ondotik agian Pariserat joaiteko. Ardi saldoen joanarazteko beren trebezia erakusi düe xiberotarrek bi gazteen sarraztez lehen 15 horietan: Mattin Berrogain eta Lauren Etchebehere Bestalde ardi jüjatzean Xavier Daguerre eta Mattin Chouriberryk Pariseko txartela erabazi düe ere iragan astean Hotx aste ederra Bista eder laborantxa lizeoarentako! gazteak, antolazale den Odile Sallato eta Bettan Aguer:

Elkartarzün ekonomikoa ELB sindikatarentako

Ahate gripearentako lagüntürik izan ziren lau etxaldek düe deia zabaltü: Gabadi, Bidaxune, Domintxine ala Barkoxeko Uhartia etxaldekoek. Abentüan Paueko auzitegiak Uhartea etxaldea ez bazüen zigortu ELB sindikatüak 7070€ko isuna edo berbala bildü züen. Baina zigorra ez da hortan gelditzen; ahate gripearen ondorioz 4 etxalde horietan kontrolak emendatü beitütüe 60.000ko bat eurotara heltüz. Departamendüak erdia beregain hartü badü, beste parte handi bat ELBren lagüntzari esker gaintitü ahal üken düe laborariek. Cathy Chabalgoity:

Müskildiko Azkorria gazna kooperatifa egonkortzea kausitzen ari da.

Hamalau urteren bürüa, Müskildiko Azkorria gazna kooperatifa egonkortzea kausitzen ari da. Hamasei artzain laborari, 475000 pinta ezne, 75 tona gazna, eta zortzi langile, hara zenbakietan zertan den 2019 urteko atsarre hontan. 2018an, denbora txarraren ondorioz, 30000 pinta ezne güttiago ekoiztü zütüen, eta gazna merkatüan Azkorriak düan galto güziari ihardesteko, diferentzia, Chaumes gaznakagiari erosteko behartürik izan zen. Hots orai merkatüa ontsa finkatürik dü kooperatifak, Akitanian, Parisen eta mügaz gaintiko lau probintzietan. Hamasei artzain laborarietarik hiru biologikoala iragaiten ari beitira, gazna biologikoa ere eginen dü Azkorriak, urte bat edo bi barne. Jean Claude Barreix :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan