Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behi tuberkulosiaren aipamena berriz bazterrak iharrausten dütü. ELB sindikatüko eta 100 bat laborari Olorueko suprefetüran sartü dira ostegün goizan.
Prefetürak Martxoaren 17an izenpetü züen erabakia, mesüra zorrotzen inposatzez behi hazleer, Xiberoan eta Xibero kantüko eremütan. Mesüra horien salatzeko oküpatü düe Olorueko suprefetüra.
Benat Larrori han zen eta xehetarzünak emaiten deizkü :
Muskildiko Arrokain etxaltean behikia, xahalkia, xerrikia eta ardikia tranformatzen düe eta hortaz gain düala 4 urte Lorea, etxalteko alaba, gaznatzen hasi da.
Hatsarrean Ossau Irati gaznarekin hasi zen, ondotik crottin aux epices izeneko gazna ttipiak, eta aurten berritze bat sortü dü, Mont d’or izeneko gaznaz ispiratzez.
Hola da sortü TTONTTOR izeneko gazna, salgei dena Xirikota saltegian eta Mauleko merkatüan neskenegünez
Xehetarzünak bildü dütügü :
Pitxu izeneko xiberoko gaztetxeak deliberatü dü Xiberotar gazteen jüntaraztea Laborantxako transmizionearen aipatzeko. Gaüaldia hasiko da gaüko 9tan, Xabi Etxart Pagolarrak bere « transmizion diagnostiko »izeneko lana presentatüko dü.
Ondotik, Elena eta Lorea Mainhaguiet, Bettan Queheille, Mathieu Jaragoyhen eta Ximun Bedekaratz laborariek kumesa bat eramanen düe haien transmizioneen traba eta düden aipatzeko.
Hitzordüa Muskildiko Xizterra zaharrean martxoaren 28an gaüko 9tan.
Xehetarzünak Argi Uthurriague eta Maia Recondoekilan :
Atzo 200 bat jente bildü dira Pauen beren desadostarzünaren agerrarazteko.
DDPP edo Departamentüko Popülazioneen zaintza bülegoaren aitzinean zen junta goizan, bena ez da nihur ere agertü, salbü Xibero eta Baxen nafarroatik jin laborariak eta 22 traktür.
Erremorka elibat ere baziren, bena hütsik. Azkenean prefetarekin kausitü züen jüntala joan da jentea 2.30en altexean. Juntal hortala joan dira 9 ordezkari.
Arrestiko 6 orenetan da bilküra ürrentü, bilan ezkor batekin.
Prefetak ez dü deusetan gibel egin, dagün egünetan mail bat idatzi gei dü jakinazteko zertan jarraikiko düan. Jüntatik azpimarratü dena da prefeta beno üdüri züala DDPPa zela gogorrena, neürrietan ez igitü nahian.
Nicolas Bouillon süstengü taldekoa :
Asteartean departamentüko tuberkulosa taldeak alkarretaratzea deitzen dü Donapaleun.
Tuberkulosiaz hunkirik diren xiberoko 11 etxalteek kolektibo bat sortü düe ; « collectif tuberculose du 64 » izenekoa.
Protokolo esperimental baten proposamenak aitzinaüu dütüe.
Bestalde estatüaren lagüngoak galtatzen dütüe bai biosekuritatearen plantan emaiteko, desinfekzioaren egiteko eta mozkinen galtzearen estaltzeko ere bai .
Azkenik egün (martxoaren 11a) alkarretaratze bat egiten düe laborarien interesak defendatü behar dituen GDSak (groupement de défense sanitaire) bere biltzar nausia beitü Donapaleun. GDSak (Prebentzio sanitarioaz ardüratzen den frantses erakundea) Bere lana egin ordez administrazioarekin esküz eskü ari dela salatzeko, eta düda zonbaiten argitzeko ere bai egiten düe alkarretaratzea asteartean 13h Donapaleuko Credit Agricolaren aparkaleküan.
Maite Thicoipe :
DDPPko ordezkariarekin üken hitzordüaren bilana, barantailaren 28koa, Maite Thicoiperekin:

