XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Sühakako sasua arrajin da, eta harekin üsatüzko eztabadak..
Azken egün horietan sühakako (bortüko süak) lehen kheotak agertü dira.
Teknika aspaldikoa da, süaren lotzea “bortüaren xahatzeko” laborarien arabera.
Üdako süteen kuntre eta ebilzalen xenden entertenitzeko elkibide bakotxa bezala presentatzen düe ere.
Kuntrekoek salatzen düe aidearen kozatze bat , oihan bazterren ahültze bat eta üngüramen eta biohanitxtarzünaren flakütze bat.
FDSEA laborarien sindikatüak sühakaren egünaldi batetara kümita dü prentsa astearte huntan

 

Sébastien Uthurriague FDSEAko bigerren bürüa eta Maider LLphitz departamentü laborantxa kanberako bürüa:  

Manexak nausi Xiberoan aurtenko "ovinpiades" artzainen lehiakan

Donapaleüko Errecart lizeoko gaztel lehen hiru postüak kauxitü dütüe aurtenko artzain lehiakan!

"Ovinpiades" izentatü dütüe horiek. Olorueko Soesh, Garaziko Frantsesenia , Berogaineko Bista eder eta arren Donapaleüko Errecart-eko 30 bat gazte bildü dira.

Parada gazten laborantxaren ikusteko maneraren aipatzeko:

Ovinpiades horietarat igan gira:

Previous Next

Bedatxe hontan frütatzeak enpeltatü gei balinbadütützüe : orai da txotxen biltzeko tenorea.
Frütatzeak azkarrago izan ditian üsü enpeltatzen dira, bildü adar edo txotx bat ondotik mota azkar bati lotzen zeio.
Bedatxean enpelatzen ahal dira, bena lehenik abentü eta urtarilan txotxak bildü behar dira.
Jean-Pierrot Larrory-ren Arrokiagako sagardoiaren gainti paseatzera proposatzen deiziegü:

Previous Next

Allande Irritziti-k ardi eznearekin gazna blü edo urdiña egiten dü.

Atarratzeko Casino eta Mauleko Xirikotan erosten ahal da.
Allande Irritzitik bere gazna eta etxaltea aipatzen deizkü ...

 

Urdankaren sasua da Xiberoan

Urdankaren sasu betea da! Zii eta gaztañen sasua iganik, urdeak untsa gizentürik, beti danik negü hatsarrean urdanka la xerrika egin da Xiberoan. Erran behar da lehenko etxaltetan aragi inportantena zela urdankia eta horrrekin negüa igaite zela Urdankak zer inportantzia düan eta nula kanbiatü den explikatü deikü Jean fabien Lechardoi buxer ohiak:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan