Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberotarrak berriz jeiki dira !
60 bat traktür eta beren katauak hüllantü dira (bena) Paueko DDPP marexalen zerbütxüaren aitzinean beren kexüaren jakinazteko.
Beren kexü nausiaren arrazoa da kanpoko hazkuntzarentako den mespretxüa.
Ezpeize Berriki behi saldo baten ehoarazteko manüa eman dü DDPPak tüberkülosa kasü batentako.
Bestalde mauleko kabale ehogiaren geroaz ere arrünküratürik dira.
DDPPko bürüa Mesplede jaunea eraitsi da oren batez laborariekin mintzatzeko
Pauen ginen, han Mesplede jauna eta Gillen Uthurry laboraria mintzatü zaizkü:
Urdiñarbeko ardi zentroa handitüko düe dagün urte ürrentzea gabe.
Ardiek beroketa klimatikoari bürü egiteko Phénopasto izeneko xede gotor bat eramaiten düe ere, "France 2030"en baitan sartzen dena.
Xehetarzünak Francis Fidel xede eramailearekin:
segida+ egongiaz + "france 2030" xedeaz:
(ardi zentroaren bideo ta argazkiak ikusgei dira gure sare sozialetan)
Abentütik protestan ari badira, ozke batez azkartzera erabaki düe blokaje eta beste ekintza egitez. Zentako erraiten deikü Sebastien Uthurriague FDSEA-ko bürü ordaria :
Departamentü hontan, profilaxian tuberkülosa eritarzünaren lotsagatik behiak ehorik dira.
Alta ehorik direnen %95a ez dira eri agertzen ehogia / hiltegien emaitzetan.
Hori salatzen dü besteak beste Erramun Etxekopar Irabarnen behi eznadünekin honkirik izan den laborariak:
alkarrizketa llabürtürik:
alkarrizketa osoa:
Igan astean egindako alkarrizketa da, hortako oraiko kexü/ekintzak ez dütügü aipatzen.
2024 beno lehen, armak dütüenek interneten bidez deklaratü behar dütüe. Xehetarzünak René Erreçaret ekilan :

