Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Eta züek tomateak nulakoak dütützüe ?
Udak jarraikitzen dü eta agorrila erditsüala heltü eta, üsatü beno eki gütiago agertü da.
Turismarentako ez hain hun, eta baratzearentako ere ez…
Etxenko baratzea joanarazten düen haboroxeak sufritzen düe, iragan urteko idorteatik landa, ebitsü izan beita aurtenko üda.
Tomatek partikülarzki sofritzen düe ;
Ondoko berrietan baratzezain baten gana hüllantüko gira bere sekretüak sala ditzan baratze hun baten segürtatzeko aurten.
Alta, ustegabean, baratzekien prezioa apaltü da bero güti izan delakoz früta eta baratzeki gütiago kuntsümitzen direlakoz
Mathieu Jaragoyhen (basalürran, baratzezain):
Asteburu hontan laborantxari loturik diren hainbat hitzordu eskeintzen dutie Barkoxen ; bai laborantxa mundua, tresneriaren berrikuntzak eta mozkinen ezagutarazteko xedearekin.
Ostirale arratsan antzerki bat, nun herriko gazteek (kauter ohiek) laborantxaren gorabeherak aipatzen dutien ; horiek oro jan eta edatekoarekin, herriko plazan.
Neskenegunean hor egunaldi oso bat eskentzen die, hainbat mintzaldi etxalte bisita ta besterekin.
Arratsan hor ere badate zer jan eta edan, lekuko mozkinekin eginik diren burger » delakoak baitirate.
Jakin neskenegunean Barkoxeko hitzorduen artean paseatzeko bizikleta edota trotineta elektrikoak alokaidatzen ahalko diratekeala.
Xehetarzünka Ximun Pinquerekilan:
izenen emaiteko deit: 06 77 79 32 61 edo 06 86 26 54 20
Üztaila hilabete osoan denbora ez dügü alte üken. Halere bortüetan paseatzeko gogoa balin badüzüe "Pipas" Larrandabürü-ren aholküak partekatzen deitzüegü :
Urte oroz bezala Iruriko Gohetxea etxalteak besta bat antolatzen dü eta aurtenkoa neskenegün hontan iganen da.
Egitaraua :
Arrestiko 6etarik goiti Paztetx egiten ikasteko ateleria
6ak30 tarik goiti behi jeistea.
7ak 30 tan emazte batza « Basa Botzak » ondotik hebenko müsikalari hirukote bat entzüngei datekealarik.
Eta 8ak 30tarik goiti mintzaldi eztabaida « Performances économique et agroécologie sont-il conciliables ? » Thomas Erguy BLE (Biharko Lürraren Elkartea) eta Mathieu Dalmais en eskutik. Agronoma eta elikadüraren seküritate sozialaren xedearen eramailetarik bat delarik azken hau.
Jüstoki jüntatü dügü neskenegün hontan ze aipatüko düan galtegiteko
Mathieu Dalmais agronoma :
Xiberoko sindikateko eremüan diagnostika bat egiten ari dira, egünko argazki bat egiteaz gain, bihar jiten ahal diren arrenkürak aitzin ikusi nahi dütüe.
Momentüko 28 000 ardi, 2000 behi eta 300 montüra badira eta hein horren begiatzera espero düe. Aldiz laborari andana bat erretretatik hüllan izanki, jarraikirik badüenez jakin nahi da. Egünko egünean 225 laborari badira.
42 olha erabilirik badira. Haboxienetan talde ttipian erabilten düe. Halere batetan 10 laborari badira eta zonbaitek bea erabilten düe.
Lehen diagnostika bat eginik izan bada, laborari oroer inkesta bateri ihardestera galtegiten düe, Xiberoko Sindikatak igorriko dütüanak bere kideer.
Hortaz gain, 7 eremütan zatitü düe xiberoa eta bakotxean laborari zonbaitekin bilkürak egin gei dütüe.
Xehetarzünak Benoit Thauzin Xiberoko sindikatekoarekin :

