Previous Next

28 000 ardi eta 2000 behi badira xiberoan

Inprimatu

Xiberoko sindikateko eremüan diagnostika bat egiten ari dira, egünko argazki bat egiteaz gain, bihar jiten ahal diren arrenkürak aitzin ikusi nahi dütüe.
Momentüko 28 000 ardi, 2000 behi eta 300 montüra badira eta hein horren begiatzera espero düe. Aldiz laborari andana bat erretretatik hüllan izanki, jarraikirik badüenez jakin nahi da. Egünko egünean 225 laborari badira.
42 olha erabilirik badira. Haboxienetan talde ttipian erabilten düe. Halere batetan 10 laborari badira eta zonbaitek bea erabilten düe.
Lehen diagnostika bat eginik izan bada, laborari oroer inkesta bateri ihardestera galtegiten düe, Xiberoko Sindikatak igorriko dütüanak bere kideer.
Hortaz gain, 7 eremütan zatitü düe xiberoa eta bakotxean laborari zonbaitekin bilkürak egin gei dütüe.
Xehetarzünak Benoit Thauzin Xiberoko sindikatekoarekin :