XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Erakuska berri bat estrenaturik izan da Mendikotan ! Alkarreki deitzen da erakuska hori eta honen helbürüa da Hegoaldeko eta Iparraldeko artista ezbardinen üztartzea. Hiru astez, 20 artistek Jondane Johañe üngürüan egin dütüen obra ezbardinak ikusgei dira. Tinta, kartuzko obrak edo arotz ezbardin eli bat ageri dira bertan eta xede franko ere prestatzen ari dira ondoko aste eta hilabeteetanko. Mendikotan den Uztaro alkartearen egoitzaren kantean da erakuska hau eta üztailako lehen 3 asteetan egün oroz zabalik da asteartetik igantealat.

Entzün Alberto Letamendi artista :


Entzün Rikardo Paskual Erroska obra egilea :

Arramaiatzaren 25ean Maulen mugimentü bazen, Battittu Coyos Mauletarra sortzez, eüskalzain oso bilakarazten beitzüan Eüskalzaindiak. Mixel Etxebest aüzapeza eta bere zinegotsiek düe batzarrea egin Herriko-Etxean. Ondotik, Xiberotar dantzarien lagüntzarekin Maule-Baithala joan dira ekitaldi püblikoarentako. Eüskalzaindiako kideak eta aüzapeza taulen gainean jarri dira. Mixel Etxebestek azpimarratü dü "uhure handi bat zela Eüskalzaindia Maulen izatea eta batez ere herritar baten eüskalzain oso izentatzea". Bestalde, Battittu Coyosek eüskalzain izan aitzineko hitzaldian, eüskararen bi dikotomiak geiaren üngürüan egin dü. Ekitaldi ürrentzean denek algarrekin züntzür bustitzea hartü düe.

Entzün Battittu Coyos Xiberotar Eüskalzain berria :


Entzün Andres Urrutia Eüskalzain bürüa :

Numerikoaren heltzea ez dü baitezpada jente haboro ekarriko zine geletarat eta Maule Baitha alkarteak betiko nekeziak ezagützen dütü aitzinkontüen orekatzeko. Hona zer agertü den zinemaren alkarteko biltzar nausian. 16000 sartze beno haboroekin, püblikoaren parte hartzea % 4ez goratü da. Bena argi indarra, gaza ala hura bezalako kargüak beti emendatzen dira. Ondorioz, Mauleko Herriko Etxearen lagüntza izanik ere, alkartearen egoera hauskorra egoiten da. Alkarteko ardüradünek erakustera eman düe, püblikoaren gehiengoa Xibero osotik horra dela eta xüxen lizateke Herri Alkargoak zine gelaren ibilmoldean parte har dezan ere bai.

Entzün Emmanuel Vanouth Maule-Baitha alkarteko bürü ohia :

Eüskara uhuratürik izan da Maulen arramaiatzaren 25ean. Xiberoan Eüskaraz Bai-ek beste 15 alkarteen lagüntzarekin antolatütako egünaldiak arrakasta bildü dü goizetik ülüntziala arte. Erakuts mahainen üngürüa egin ondoan 100 bat jente algarrekin bazkaltü dira. Arrestiritan, haur eta gazteentako leküa ere bazen, jokü eta antzerkiekin besteak beste. Arresti aphalean Xiberotar dantzak emanik izan dira eta ondotik jente güziak egürikitzen züen Flashmobaren aldi izan da, azken horrek arrakasta ederra bildü dü. Gaüaldia ontsa ürrentzeko poteoa egin da Mauleko ostatüetan eta Zinkan ürrentü da kontzertü batekin.

Entzün Marie-Jo Thornary Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko süstazalea :


Entzün Flashmoba "Mintzatü nahi düt bai" :

Monzon pastorala lehentze osorik emanik izan da arramaiatzaren 11an soinügileen lagüntzarekin. Hilabete eterdi baratzen zaie Larraiñtarrer pastoral egüneko prest izateko. Makil kaskak orano entzüten badira, aitzinlanak ere aitzina doatza. Dendariak karraskan josten ari dira eta lagüntzaleak pastoral egüneko bildürik dira. Larraiñen izatez, botz ederrak ere ezagün dira mustrakan entzün den bezala. Bestalde, Irkus Roblez-ek Partarrieuren lagüntzarekin egin düan margoa date Monzon pastoraleko afixa. Ikurriña eta makila ageri dira Monzonen erakusteko eta Berterretxen etxea Larraiñe itxüraren erakusteko. Telesforo de Monzon, Jean Bordaxarek idatzirik pastorala, agorilarren 7an igantearekin emanik date eta agorrilaren 13an neskenegünarekin.

Entzün Jean-Pierra Accoceberry Monzon pastorala alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan