XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Berrogei ta hamar bat artisten obrak biltzen dütüan Art’Soule erakuska iraganen da setemerearen 10 eta 11an Atharratzen. 50 artista horietarik 10 bat lekükoak dira. Obrak, neskenegün goizetik harat, herriko güne ezberdinetan ikusgei dirate plazan, Ühaitz bazterrean, karriketan eta beste. Aroa eijerra balinbada obra horik kanpoan ageri dirate, bestelan saltegietan, herriko etxean, Etxahun gelan edo Daguerre gaztelüan izanen dira. Arrestiriko 19etan estrenatze eginen da Daguerre gaztelüan eta ondotik kabaret gaüaldi bat proposatürik date. Ondotik, neskenegün arratsan, aiharia bat izanen da 20.30etarik harat « Les Inoubliables » taldeko antzerki egileek harrotürik. Igantean ere erakuska egün orotan ikusgei date. Aste ondar güzian “marrazt ezazü ardi bat” margo konkurtsoan parte hartüko düe gazteek.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza :

Xiberoko eskü-hüskako txapelgoaren bigerren finala erdia jokatüko da setemerearen 11an Muskildiko besten kari. Bigerren mailan goizan, Henri Loustau, Ximun Barthaburu, Nicolas Urruty, Laurent Cazenaveren etzean ariko dira. Arrestiriko 16.00tan, lehen mailako B sailan, Mickaël Arricau, Erik Etxart, Bastien Christy eta Pierrot Idiart-Xalaren kontre ariko dira, ondotik lehen mailako A sailan Olivier Landagaray eta Julien Arbeletxe, Romain Escudero eta Mixel Latchereren etzean ariko dira. Ürrentzeko, finalak setemerearen 18ean Urdiñarben jokatüko dira.

Entzün Mixel Latchère pilota jokülaria :

Garindaineko 40. Eüskaldün Kantarien Biltzarra iraganen da agorrilaren 14ean igantearekin. 10.30etan meza Oilarrak eta Korsikako Vitalba taldeek kantatürik. Egüerditan züntzür bustitzea txarangak eta gaiteroek alaitürik.13.30etan bazkaria. 16.30etan dantzak, Garindaineko dantza taldea eta Lagünt eta Maita neskatil taldearekin. 19etan züntzür bustitzea eta aiharia.
21etan Kantore Festibala :
- Lapurditik : Arrantzaleak, Aritzak eta Panpi Laduche
- Baxe Nafarroatik : Etxamendi eta Larralde, Magali Zubillaga eta Xalbador eta Ihidoy
- Xiberokotik : Oilarrak, Altzükütarrak, Festara, Mixel Arotze eta Jean Mixel Bedaxagar, Pier Pol Berzaitz, Arhancet eta Negueloua, Monzon Pastoralako kürra, Joa eta Anne Bidalun, Jean Bordaxar, Tuttu Luro, Jean Noel Pinque eta Robert Larrandabürü.
- Eta sorpresa zonbait.
Leküak etxek Garindaineko Trinketean Agorrilaren 11tik 13ala edo deit 06 88 75 23 58ala.

Entzün Battitta Letxorregi  :

Tokia antzerki taldeak kursoak proposatzen dütü ikasurte hontan ürrietaren 4etik harat. 6/9 urtekoentako asteartez 17.15etarik 18.15etara. Gehitüentako asteazkenez 19.30etarik 21.30etara. 10/12 urtekoentzat ostiralez 17.15etarik 18.15etara eta gazteentako ostiralez 18.30etarik 19.45tara. Kurso güziak Mauleko kasernan iraganen dira. Izenen emaiteko permanentziak etxekiko dütü asteartetik ostiraleala 10etarik 17tara, setemearen 15ean aldiz ostegünarekin 17etarik 19.30tara. Xehetarzünentako 05 59 28 42 91 edo 06 60 93 91 51 zenbakietara deitzen ahal da.

Entzün Michel Fouchet Tokia taldeko kidea :

4000 bat jente bildü zen atzo Larrainen Telesforo Monzon pastoralaren ikusteko !
Arrakasta handia bildü dü eta giro ezinago honean iragan da. Denbora haitü zen, odeitsü bena ebirik gabe.
Ikusgarri eijerra izan da, bortüko botz eijerrak entzün dira, dantza bereziak eta Monzon kargüa ezinago hontsa eraman düe Ximun Accoceberri eta Dominika Urrutik.
Jean Bordachar idazleak Monzonen bizi aberatsa kuntatu dü eta nola borroka eraman züan Eüskal Herriaren alte.
Memento azkarrak izan dira, Monzonen hego Eüskal Herritik joaitea, Burgoseko auzia edo ere ETAko militanteen arrestatzea.
Nola ez aipa ere Monzonen kantoreak, famatüenak entzün dira: Itziarren semea, Lepoan hartu, Batasuna eta beste franko.   
Monzon pastoralaren 2 gerren emanaldia dagün neskenegunean emanen da Larrainen, arrestiriko 3 ak eta erditan.
Azken emanaldia Bergaran emanen da, Monzon zenaren sortherrian, setemearen 17an.

Entzün lekükotarzün ezbardinak :

Jean Pierra Recalt errejenta :

Jean Bordachar idazlea :

Ximun Accoceberri (Monzon gazterik) :

Dominika Urruty (Monzon) :

Nicolas Bengochea (Aktürra) :

Robert Larrandaburu (Aktürra) :

Johañe Etxebest (Dantzari eta aktürra) :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan