XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Iragan urtean bildü züen arrakastaren biltzea berriz ixeatüko düe Mauleko Gaztelüko alkarteko kideek. Üztailaren 29ean izanen da lehen ikusgarria eta agorrilaren 24 ean datekealarik azkena. Orotarat, 6 hitzordü izanen dira, zabal bezain aberats, kantaldi, kontzertü, antzerki, apaidü, eta beste. Bestalde, setemerez izanen diren Ondarearen Egünen kari, egünaldi berezi bat gei düe antolatü, Maule herriko bisita antzerki maneran. 2012an ikusgarri handi bat antolatü gei düe Nafartarrekin, Amaiur 2012 izenarekin Pier Pol Berzaitzek eramanen düana. Hitzordü güzi horientako, interesatürik diren jente güziak kümit dira arramaiatzaren 8an Mauleko zerbütxü günean.

Entzün Joël Larroque Mauleko Gaztelüko Alkarteko kidea :

Mauleko Antzerki Festibala lekü eskazian da, 9 gerren edizioneak bildü düan arrakastaren ondorioz. Ikusgarrien ezbardintarzün eta zabaldürari esker, asteazkenetik igante ülüntzeala jentea hor zen. Bost egünez, adin güzietako jente hanitx jin dira antzerki festibaleala. Hüilantü direnen artean ohar baikorrak entzün dira salbü neskenegün gaüan izan den antzerkian, Udamina antzerkia ez beita jenteen güstükoa izan. Maulerat hüilantü diren artistek ere," Maiatz Taulada Antzerki Festibala" preziatü düe, bereziki  batzarria eta festibala. 2011ko edizionea ürrentürik, antolazalek akitürik bürütü düe astea, bena jadanik ondoko urteari so dira, karrikako antzerki festibal honen mailaren etxikitzeko.

Entzün Michel Fouchet "Maiatz Taulada" antzerki festibaleko antolazaletarik bat :

«Gramatika emendakinak zuberoako euskaraz », hona zoin izenekin argitaratü düan Juje Etxebarnek Gramatikari lotütako libürüxka hau. Azken 30 urte horietan Xiberoko Gaü Eskolako erakasle izatez, hütsüne bat bazela ikusirik urte güzi horietan bildütako xehetarzün güziak libürü hontan gehitü dütü. Zübü bat izateko xedearekin, xiberotarra eta batuaren artean, gramatikako libürüa idatzi dü Jüje Etxebarnek. Eüskalzaindiak dü libürüa plazarazten, orotarat 500 ale badira, horietarik 200 hiru probintzia horietan !

Entzün Jüge Etxebarne gramatikako libürüaren idazlea :

Maiatz Taulada, Tokia Antzerki taldeak eta Maule Hiriko kültür sailak antolatzen düen antzerki festibala maiatzaren 20an hasiko da. Bena aintzin abioa asteazkenan izan da Mauleko Kasernan, Xiberoko Gaü Eskolako 5. Mailako ikasleek aurkeztü dütüen antzerki llabüreki Maiatzaren 19ean ostegünarekin 14.30etan, ikasleen aldi date libürütegian. Antzerkittoak eta bideoak presentatüko dütüe eta libürü irakurte eginen da. Gaüan aldiz, Tokia antzerki taldearen tailereko kideek « Un air de Famille » obra estrenatüko düe 21etan Ibar ostatüan.  Aldiz, estrenatze ofiziala ostiralean maiatzaren 20ean iraganen da. Egün orotan, egitarau eijerra proposatürik zaikü. Goizan 10etan Maule Baithan, "Azken Portua" eüskarazko antzerkia ikusgei date. Ber tenorean, Argia kolegioko ikasleek « Kolegioko Oritzapenak » presentatüko düe. Ostirale arrestiritan 14.30etan Maule-Gainean « Bob, transports en tout genre » karrikako antzerki-magia ikusgarria emanen da. 15.10etan « Dansoté » Hip-Hop ikusgarria, 15.25etan « In Extremiste » zirkoa, 19.00etan Zezenaren Taldea eta Gargot de Joc eta berriz ondotik « Dansoté » Hip-Hop ikusgarria eta « In Extremiste » zirkoa. Azkenean 21.45etan « One day à la Bobitch » pailaso ikusgarria. Maiatz taulada beste egüneko egitaraua soegiteko : www.mauleon-licharre.fr

Entzün Michel Fouchet ostegün eta ostiraleko egitaraua emaiten :


Entzün Michel Fouchet neskenegüneko egitaraua presentatzen :

Entzün Michel Fouchet igandeko egitaraua emaiten :

Kültüren hanitxtarzüna zabaltü da aste ondar güzian Urdiñarbeko Herrian Müsikaren Egünaren kari. Jentea ere saldo handian hüilantü da Bil Xokoa alkarteko kideek lüzatü düen eskentzaren gozatzeko. Kontzertü, dantza, bertsu, erakusketa eta nolaz ez ostatü, mota güzietako goseen asetzeko deüs ez zen eskas. Xibero osotik eta beste probintzietarik ere, adin güzietako jenteak jüntatü dira Urdiñarben, eüskaltarzüna etxekitzeko gogoarekin. Gogoeta egiteko parada ere izan da neskenegüneko eztabadarekin, non ere ohitürik izan diren "askartarzüna ükatürik bizi diren eüskaldünak". Hiru egünez lanean ari izan diren 100 Urdiñarbetarrek, indarrez beterik jarraikiko düe orai 23 gerren edizionea prestatzez.

Entzün Andde Duhalde kantari-müsikalaria :


Entzün Gontzalo Etxebarria Xiberotar artista :

Entzün Eneritz Zabaleta koblakan:

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Müsikaren Egüneko bildüma egiten :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan