XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Eüskara maite, ikasten eta mintzatzen düenentako, Xiberoan Eüskaraz Bai besta iraganen da Mauleko plazan arramaiatzaren 25ean. Egünaldi hortan, Battitta Coyos eüskalzain berriaren izentatze ofiziala eginen da eta Xiberoan Eüskaraz Bai dinamika süstatzen düen 15 alkarteek, beren lana ezagütaraziko düe erakus mahain eta lekükotarzünen bidez. Bazkari, kantore, bertsu, jokü, dantza, müsika, alkarteek animazione hanitx proposatüko dütüe egün orotan, horik oro eüskaraz prefosta ! Arresti aphalean eta gaüan, karrika üngürüa eginen da eta kontzertü batekin ürrentüko da Xiberoan Euskaraz Bai besta.

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko bürüa :

Sukaltari handienak algar lehiatüko dira arramaiatzaren 12an Xiberoko Gaü Eskolak antolatzen düan Tipiñakoaren kari. Aurtenkoa, Ozazen eginen da eta biharamena besta egüna izatez egünaldi aberats bat antolatürik da. Goizan, sükaltarier batzarrea eginen zaie axurki partekatzearekilan. Sukaltariek jakin behar düe, Gaü Eskolak axurkia baizik emaiten düala, beste güzia aldiz, norberaren gain da, izan dadin mahain, gatz, olio eta beste. Egüerdien altexean, axurki txestatzea date ondotik bazkaria ororer zabalik. Arrestiritan, "No Future" antzerkia ikusten ahalko da eta egünaldiaren ürrentzeko, arratsan aiharia eta 3 kontzertü badate : Eddy & et les Chats Teignes, Zaparrada eta Iparretarrok.

Entzün Jef Goihenexpe Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea :

Iragan urtean bildü züen arrakastaren biltzea berriz ixeatüko düe Mauleko Gaztelüko alkarteko kideek. Üztailaren 29ean izanen da lehen ikusgarria eta agorrilaren 24 ean datekealarik azkena. Orotarat, 6 hitzordü izanen dira, zabal bezain aberats, kantaldi, kontzertü, antzerki, apaidü, eta beste. Bestalde, setemerez izanen diren Ondarearen Egünen kari, egünaldi berezi bat gei düe antolatü, Maule herriko bisita antzerki maneran. 2012an ikusgarri handi bat antolatü gei düe Nafartarrekin, Amaiur 2012 izenarekin Pier Pol Berzaitzek eramanen düana. Hitzordü güzi horientako, interesatürik diren jente güziak kümit dira arramaiatzaren 8an Mauleko zerbütxü günean.

Entzün Joël Larroque Mauleko Gaztelüko Alkarteko kidea :

"Kantuz, Presoak Etxerat!", Eüskal Preso Politikoen aldeko konpakt dizka argitaratü da musika talde hanitxen parte hartzearekin. Dizka honekin preso politikoek jasaiten dütüen neurri bereziak salatüko dütüe artistek. Talde horiek dira : Hurmurao, Totem, Varlin, Panda Valium, Willis Drummond, Georges Abitbol's Dirty Sex Toy Academy, the Sparteens, Ztah, Unama, Sorotan Babies eta Bizio. Xedean parte hartü düe Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia presoek, kantoreen hitzak egitez. Konpakt dizkaren presentatzeko hiru gaüaldi izanen dira parte hartü düen talde batzüekin. Maiatzaren 27an ostiralean Donibane-Lohitzüne-Ziburuko gaztetxean, maiatzaren 28ean Zinkan Maulen eta  arramaiatzaren 1ean Donaixtiko Bota gaztetxean.

Entzün Jurgi Willis Drummond taldekoa :

Mauleko Antzerki Festibala lekü eskazian da, 9 gerren edizioneak bildü düan arrakastaren ondorioz. Ikusgarrien ezbardintarzün eta zabaldürari esker, asteazkenetik igante ülüntzeala jentea hor zen. Bost egünez, adin güzietako jente hanitx jin dira antzerki festibaleala. Hüilantü direnen artean ohar baikorrak entzün dira salbü neskenegün gaüan izan den antzerkian, Udamina antzerkia ez beita jenteen güstükoa izan. Maulerat hüilantü diren artistek ere," Maiatz Taulada Antzerki Festibala" preziatü düe, bereziki  batzarria eta festibala. 2011ko edizionea ürrentürik, antolazalek akitürik bürütü düe astea, bena jadanik ondoko urteari so dira, karrikako antzerki festibal honen mailaren etxikitzeko.

Entzün Michel Fouchet "Maiatz Taulada" antzerki festibaleko antolazaletarik bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan