Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Emankizüna
Xiberoko Botza Interneten
Artxiboan



« Xora » Xiberotar filma ildoa hartüz,
Sartze idatzlan aberatsa proposatzen dü
Hitzekin txostakatzez, eüskararekin txostakatzea eta gozatzea asmüarekin hasiko da XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe-Nafarroko bertsularien txapelketa, xapel meta. Lehen kanporaketa, ürrietaren 6an iraganen da Altzürükün arrestiriko 17etan sei bertsulari lehiatüko dira, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Maindi Murua, Maddi Ane Txoperena, Xan Alkhat, eta Egoitz Zelaia. Bigerren kanporaketa ürrietaren 13an iraganen da Kanbon beste 6 bertsulariekin. Alde batetik, Amets Arzallus txapeldüna lehian sartuko da, Hendaiako final erdiaren kari, Eneritz Zabaletarekin batean. Bestetik, Hodei Barroso txapeldün ordaria eta Sustrai Kolina, bigerren final erdian ariko dira. Final erdiak ürrietaren 20an Hendaian eta 27an, Donibane-Garazin jokatüko dira eta finala azaroaren 10an, Baionako Lauga gelan.
Maindi Murua izan da erabazle Xilaba, Xiberoa-Lapurdi- Baxe Nafarroako bertsularien lehen kanporaketan Altzüruküko gelan. Bigerren leküan agertzen da Ane Txoperena, 3. leküan Ortzi Idoate, 4. gerrenean Egoitz Zelaia, 5. lekuan Xan Alkat eta 6. lekuan Ortzi Murua. Geien aldetik, sürprise zonbait izan dira, hala nola, Xarrikota-Peko eta Bil ta Garbien arteko borroka, edo sozial gei elibat. Kobla honak eta fiak emanik izan dira eta püblikoaren aldetik parte hartze hona izan da hiru probintzietarik jinik. Ondoko hitzordüak dagün ürrietaren 13an Kanbon 2. kanporaketaren jokatzeko, ondotik ürrietaren 20an Hendaian eta 27an Donibane-Garazin. Finala datekealarik azaroaren 10ean Baionan.

Denbora ederra, müsika, dantza, bertsu, bazkari, ez zen deüseren mentsik, Alozeko Ikastolako eta Gipuzkoako Oarsoalde hirietako adixkidantzako egünaldia ontsa iragan ledin. Egünaldi horien garantzi edo inportantzia denek aipatü düe. Algar ezagützeko parada eskentzen dütüelakoz eta ohartzen delakoz, funtsean, ezberdintarzünak ez direla hain handiak.

