XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sei libürü berri xiberotarrez

Maulen 6 eüskarazko libürü xiberotarrez presentatürik izan dira. IKAS alkarteak dütü libürü horik argitaratü. Destorbüz, matematika edo edozoin ikasgeientako libürüak dira Ikastola edo elebidün eskolentako eta üsüan ikasgei horik ez dira xiberotarrez ützülirik. Hots, gertakari bat da xiberotarrez ipuin txipiak ageraztea ! Berrezitarzünetan, libürüen gibelean diska bat bada Ttittika Recalten botzarekin, xiberotarrez erakurririk. Sei ipuinen artean haütüa badüzüe : Beldartto lagünkaria, har txipia baratzean gainti, elür xuri ,bilürre karakoil edo olentzero. Libürüxka horik, Mauleko Libürütegian edo Xibero Bio saltegian edirenen dütüzüe.

Entzün Maddi Etxekopar Ikas Xiberoa alkarteko animazailea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan