"Emazteak eta libürüak" da aurtenko Libürüaren Egüneko geia. Martxoaren 16an goizanko 10tarik aitzina iraganen da Mauleko Jai-Alaian. Iragan urteko arrakasta ikusirik, aurten 71 erakus mahain badate idazle eta argitaletxen artean. Gela handia izatez, güne ezberdinak sortürik dirate : erakusketa eta idazleen günea, eztabadaren xokoa, gei pausa güne bat ere. Gabi Etxebarne date aurtenko egüzama eta beste honenbeste idazleekin agertüko da. Prefosta, eüskarak ere bere leküa badü Libürü Feida hortan. Egün orotan, eztabada irakurketa aurkezpen eta beste izanen da. Xehetarzün güziak Mauleko Herriko-Etxeko web günean edirenen dütützüe. Azkenik, egünaren ürrentzeko antzerki bat izanen da Maule- Baithan gaüko 21.00tan "Chonique d’une maire ordinaire".
Entzün Béatrice Lahargoue, Mauleko Herriko-Etxeko kültür batzordeko zinegotsia :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Kultura
- Agerraldiak: 3158