XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko ikastolaren 40. urte bürüaren kari, bizikletaz Xiberoko ützüliaren egitera proposatzen dü Eperra Ikastolak maiatzaren 4ean neskenegün goizan. Bi ibilteantolatzen dütü, lehena lüzeago dena, bigerrena aldiz aisago dena, familia eta haurrentako eginik. Lehen ibilaldia lüzeena, Barkoxerik abiatüko da goizanko 9etan gero 10etan Sohütan, 10.20etan Ezpeizen, 10.50etan Ainharben, 11etan Lanbaran, 11.40etan Muskildin, 12etan Coucou-ean, 12.30etan Maulen. Jakin ezazüe, kirolzaleer jünta daiteke bidean, non nahi. Bigerren ilbiltea familientako pentsatürik da eta llabürago izanen da. Goizanko 10etan Atharratzerik abiatüko da, 10.45etan Ozazen, 11.35etan Mendikotan, 12etan Coucou-an eta 12.30tan Maulen. Anhoa edo bazkari hotza ekartea galteginik da, algarrekin Mauleko plazan jateko gisan.

Entzün Erik Etxart Eperra Ikastolako Garapen Batzordekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ez zen orano sekülan holako lanik eginik Xiberoan ! Elsa Oliarj 25 urteko xiberotar gazteak filma dokümental bat egin dü Xiberoko gazteer bürüz. Hiru urteko estüdioak dokümental eskola batean ürrentürik, herriz herri, bestaz besta ibili da kamera eskü pean, bere anaiak Oihan soinüak hartzen zütüalarik. Ontsalas, dokümentala setemere altean dateke lehentze hedatürik, üda hontan muntajea egin ondoan Parisen.

Entzün Elsa Oliarj filma dokümentalaren egilea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Martxoaren 16an KORRIKAk Xiberoa zeiharkatü dü. Beti bezala, hebenko jentarteak bere etxekimentüa ekarri nahi izan dü eüskarari. Gazteak ere saldoan hor ziren. Xiberotar gazteen artean, badira eüskarari etxeki direnak eta ez direnak. Bi mündü horik elkartzean, eüskara dakinarentzat ez da beti errealitate goxoa, hitz mingarriak entzüten dütüalakoz eüskaraz ari delarik. Halere, eüskara dakiten gazte horier üdüri zaie mintzajiaren etxekimentüa eta baliatzea handitzez dola gazteen artean. Bestalde, Europako beste lürraldetarat joaitean eüskararen jakiteak hanko hizkuntzez jabetzea lagüntzen düala ere zeioien KORRIKAn kausitü dütügün herritik kanpo joan diren xiberotar gazteek.

Entzün Xiberotar gazteen lekükotarzünak eüskarari bürüz : 



Argazkiak: Joanes Etxebarria. Besteak ikusteko klika heben

A.E.L edo Pettareko Eskola Laikoaren Alkarteko Kideek berritarzün handia ezagütü düe 2012an. Orai artino, A.E.Lek  antolatzen bazüen üdako inganio zentroa, 2012az geroztik Xiberoa Herri Alkargoarekin  kudeatzen düe. Günearen aldetik, Inganio Zentroa egitea eskola batean ez bada izigarri haütü, erranik izan da, beste elkibide iraünkor bat atzaman artino Maule-Peko eskolan egonen zirela. Bestalde, A.E.Len alkartean, jüdo eta gimnastikako kursoak emanik dira eta dagün apirilako besta bat plantatzen ari dira. Azkenik, A.E.Lko bülegoa arraberritürik izan da, Jean-Charles Barcoisbidek bere lehendakari kargüa ützi  deio Mathias Davant lehendakari berriari.

Entzün berriki ützi düan lehendakari kargüa Jean-Charles Barcoisbide : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Akademiak, Ikuskaritza osoa bildü gabe erabaki dü Maule-Peko, Sohüta eta Barkoxeko eskolen postü zerratzea. Hori dela eta, martxoaren 18tik- 20ala asteazken ülhüntzeala, hiru herri horietako etxekoak bildüko dira Mauleko Herriko-Etxearen aitzinean 18.30tarik- 19.00ak arte. Ondotik segidan, martxoaren 22an, Hezkunde Nazionalako Ikuskaritza osoak deliberatüko dü, Barkoxe, Sohüta eta Maule Peko eskoletan postü desagertzerik badatekeanez. Arte hortan, Sohütarrek eta Barkoxtarrek, Akademiako ikuskaritzarekin hitzordü baten hartzeko gogoa badüe, nahiz honek orano galtoari arrapostürik ez düan eman. Maule eta Sohüta bi denbora erdiren galtzeko mehatxüan dira eüskara eta frantsesean, Barkoxekoak aldiz, eüskarazko postü erdi baten galtzeko mehatxüa dü.


Entzün Barkoxeko eskolako etxeko bat Alain Etcheberry : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün David Sagaspe Sohütako eskolako etxekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Pascale de Gilbert Maule-Peko eskolako etxeko bat : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan