Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Psikologia kronika
Emankizüna
Epaitegitik
Artxiboan



Xiberoko Gaü Eskolak urte oroz antolatzen düan ikastaldia agorrilaren 4tik 10ealat iragan zen Mendikotan. Xiberoko Botzaren üdako langilea, Otxanda Queheille, harat joan zen eta heben düzüe entzüngei hanko sükaltari, ikasle eta irakasleekin egin züan erreportaia:
Udalbiltzaren nahiküntea zen Eüskal Herri osoko haurrentako üdako bilgüne baten proposatzea. Mauleko Agerria apezetxe ohian hala egin da iragan astetik Uda Leku eta Ikastolen alkarteek bat eginik antolaketan. Eüskal Herriko bazter orotarik jin haurren artean ezagütza berriak egin dütüe, eta bestalde, Xiberoa ezagütü düe. Holzarte, Kakueta, Mauleko gaztelüa... lekü hanitxetara joan dira haurrak autobüsez ala hoinez. Petti Buhame pastorala ikustera ere joan dira, aitzinetik Mixel Etxekoparren argibideak entzünik. Gaztelüa Allande Etxartekin bijitatü düe, eta Gartxot filma ikusi ondoan Asisko Urmeneta filmaren egileak mintzaldi bat eskeini deie. Asteartean, egonaldia ürrentzeko püntüan zelarik, aste osoan prestatü ikusgarri bat eman düe haurrek Xiberoko ikastolak sortü zütüenen omenez, dantzan eta kantan.
Urte oroz egin ohi den bezala
Iragan ostegüneko biltzarrean, Xiberoa Herri alkargoaren gehiengoak, eskolako erritmoen erreformako antolaketa berria bere gain hartzea erabaki dü. Erreformaren plantatzea, herri bakotxari üzteko proposamena aldiz gütiengoan egon zen eta beste bi proposamenak hatsarretik baztertüak izan ziren, eskolaren eskümen osoa hartzea edo eskola ondoko aktibitate güzien ardüra hartzea, haurzaintza eta kantina barne. Orai herriek baieztatü behar düe alkargoaren erabakia eta gaüzak zentzü hortan üngüratzen badira, eskola ondoko aktibitateen antolaketa alkargoaren gain dateke eta lan talde ezbardinek adostüko düe Lürraldeko hezkuntza xedea, 2014eko eskola sartzearentako planta ezarri beharko da.
Gaztelaia, Sohütako eskola püblikoa berria estrenatü da neskenegün goizan. Ospitalepeko, Arrokiagako eta Sohüta bereko 77 haurreek baldintza hoberenetan ikasten düe, Domesantoreko bakantzetarik geroz eta bost erakasleek egiazko talde lana eramaiten ahalko düe hebentik aitzina. Denak botzik agertü dira, tresna berriari esker, oro erreskiago eta merkeago eginen beita. Sohütako eskola püblikoan, Frantsesez eta Eüskaraz ikasten düe ikasleek.

