Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna
Hiru Xiberotar dantzarien lekükotarzüna
Artxiboan



Urte hatsarreaz geroztik barreiatürik ibili ondoren, ikasurte hontako sartzean, Sohütako lizeoa bere mürrüetan ützüli da. Orhoitzen gira 2012ko abentüan, lizeoa hüstürik izan zela, hegatza erortzeko arrixkütan zelako.. Ikasleak Irabarneko gaztelüan eta Xanpo lizeoan banatürik izan ziren. Bi güne horietan ürrentü züen ikasurtea. Üdüriala egoera berezi honek ez dü ondoriorik üken emaitzetan, üsatü bezala
Arrenküra berezirik gabe iragan da eskolaren sartzea Xiberoan. Hala ere Maule Peko eskolan, edo Barkoxekoan ala Sohütakoan, erakasle postü bana galdürik, gelak kargatüagoak dira aurten. Bestelan, normaltarzünez egin da sartzea beste eskoletan. Haatik, Sohütako eskola püblikoa berriaren obrak ez beitziren ürrentürik, leheneko egoitzetan egin da sartzea 80 haurrekin. Üdaberriko aro txarrarengatik lanek bi hilabeteko beranta hartü düe. Oraino bi hilabetez hiru güneetan barreiatürik egonen dira haurrak. Dome-Santoreko bakantzetarik landa sartüko dira eskola berrian. Sohütako Ikastolan aldiz, bürasoek üda hontan ürrentü dütüe, bi urte iraun düen haunditze lanak. Sartze hontan 102 haur eta sei andereño kondatzen dira. Haurren arteko eüskararen erabilpena büiltarazteko, düala urte bat abiatü xede pedagogikoa jarraikiko düala aurten eta ikastolatik kanpo ere joanen dira jenteen ganat eüskararen lantzeko.
Dagün sartzea Sohütako lizeoko ikasleek beren ikas etxean eginen düe.
Xiberotar eüskara ikasteko edo hobetzeko üdako ikastaldia antolatzen dü Xiberoko Gaü Eskolak Mendikotan üztailaren 29tik agorrilaren 5ala.
Xiberoko ikastolaren 40. urte bürüaren kari, bizikletaz Xiberoko ützüliaren egitera proposatzen dü Eperra Ikastolak maiatzaren 4ean neskenegün
goizan. 

