Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna
Nicole Lougarot Irabarnetarsa
Artxiboan



Iragan urteko ber ikasle heinearekin egin da sartzea, Berogaine-Larrüntzeko laborantza lizeoan. 340 bat ikasle kontatü dira sartze egünean, horietarik 270 bat barnetegian egonen direlarik.
Aurtenko master class izeneko baxoko saila sortüko da.
Mauleko eskola püblikoetan bi erakasle postü erdien elkitzeko erabakiak, bazterrak nahasten dütü Maulen, eta Mixel Etxebest aüzapezak, Maulepeko eta gaineko eskolen botitzeko, konzertaziorik gabe egin düan proposamenak oraino nahasmen haboro ekarri dü. Etxenkoek, proposamenaz informazio eskasa salatzen düe eta petizione bat abiarazi düe, aüzapezarekin hitzordü baten ükaiteko. Michel Etxebest-ek bere aldetik dio postüak galdü badira, haur eskasaren gatik dela eta uste dü behar direla bi eskolak bateratü. Hezkunde nazionalaren kuntre joiatea ez dela aija eta hobe dela denen artean ikustea zer nolako eskola nahi den Maulen, haurren honean, gehitü dü. Aüzapezak hitzeman dü, bakantzetarik landa etxekoekin mintzatüko dela geroaren aipatzeko.
Herriko etxe eüskaldünak biltzen dütüan Udalbiltzak, Gipuzkoako Oiarzüneko ikastola eta Xiberoko ikastolen artean hitzarmen bat izenpetü dü. “Elkarrekin Eüskal Herria” lemarekin alkar lan bat eramanen da hiru ikastolen artean. Alozeko (Basabürüa ikastola), Sohütako (Eperra ikastola) eta Oiarzüneko (Haurtzaro ikastola), hiru ikastolen artean eramanen dira xedeak algar ezagützeko haurren eta etxekoen artean. Ikastolen artean, bi lürraldetako geografia, historia, kültüra eta prodükto lokalak ezagütarraziko dira, hala nola Xiberoko prodüktoekin egünaldi bat antolatüko da Oiarzünen. Bestalde, hiru ikastolen artean kirol saileko leiaketak ere antolatüko dira. Udalbiltzak, sei mila euroeko sos lagüntza emaiten dü Xiberoko ikastoleer proiektoaren lagüntzeko.
Barnetegi berria estrenatü berri da 

