Herriko etxe eüskaldünak biltzen dütüan Udalbiltzak, Gipuzkoako Oiarzüneko ikastola eta Xiberoko ikastolen artean hitzarmen bat izenpetü dü. “Elkarrekin Eüskal Herria” lemarekin alkar lan bat eramanen da hiru ikastolen artean. Alozeko (Basabürüa ikastola), Sohütako (Eperra ikastola) eta Oiarzüneko (Haurtzaro ikastola), hiru ikastolen artean eramanen dira xedeak algar ezagützeko haurren eta etxekoen artean. Ikastolen artean, bi lürraldetako geografia, historia, kültüra eta prodükto lokalak ezagütarraziko dira, hala nola Xiberoko prodüktoekin egünaldi bat antolatüko da Oiarzünen. Bestalde, hiru ikastolen artean kirol saileko leiaketak ere antolatüko dira. Udalbiltzak, sei mila euroeko sos lagüntza emaiten dü Xiberoko ikastoleer proiektoaren lagüntzeko.
Anne Marie Errequet :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2460