XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Sasuko bilan hona xiberoko botingoarentako

Sasuko bilan hona egiten dü xiberoko botingoak, Iratin igaran urteari konparatzez 1700 gaüaldi haboro saldü dütüe. Erran behar da aurten hainbat seminario igaran dira han eta horrek lagüntü dü.
Ohitazteko aurten arrahartü züen Iratiko jatetxea püblikoki kudeatzeko, eta ebalüazione izigarri positiboa egiten düe. Saltegia ere bai ontsa ebili da tona bat gazna beno haboro saldü beitüe.

Aurten ez da arrenküra berezirik izan, igaran urtean idortearengatik hur eraman behar üken züelarik bortüala.
Hortaz gain Eüskal Hirigune alkargoko xede batetan sartzen dira, bizikleta bideen seinalizatzeko, momentüko edonontik igaiten beitira VTTak.
Ohitarazi düe ere gaznategi igikor bat badüela negü hontan libre dena norbaitek gaznatzen eseiatü nahi badü.

Jacques Barreix, Xiberoko botingoako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan