Udalbiltzaren nahiküntea zen Eüskal Herri osoko haurrentako üdako bilgüne baten proposatzea. Mauleko Agerria apezetxe ohian hala egin da iragan astetik Uda Leku eta Ikastolen alkarteek bat eginik antolaketan. Eüskal Herriko bazter orotarik jin haurren artean ezagütza berriak egin dütüe, eta bestalde, Xiberoa ezagütü düe. Holzarte, Kakueta, Mauleko gaztelüa... lekü hanitxetara joan dira haurrak autobüsez ala hoinez. Petti Buhame pastorala ikustera ere joan dira, aitzinetik Mixel Etxekoparren argibideak entzünik. Gaztelüa Allande Etxartekin bijitatü düe, eta Gartxot filma ikusi ondoan Asisko Urmeneta filmaren egileak mintzaldi bat eskeini deie. Asteartean, egonaldia ürrentzeko püntüan zelarik, aste osoan prestatü ikusgarri bat eman düe haurrek Xiberoko ikastolak sortü zütüenen omenez, dantzan eta kantan.
Entzün Agerrian egin dügün erreportajea:
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 1873