XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Xiberoatik Boliviara 10 urtez süstengüa bermatzen.

APETAB 64 edo « Association Pour les Enfants de Tarija en Bolivie » alkarteak, bere ahalen araberan, Boliviako beharünaten lagüntzeko xedea dü. Holaz, haurren eskolatzeko edo bortüko herri ttipi batean hur ekarteko besteak beste, bada hamar urte orai, alkarte honek xedeak eramaiten dütüala Bolivian. Iragan urtean, Tajira eskualdeko « Tres Cruces » bortüko herrian, joste atelier bat plantan ezarri dü eta La Paz hiriko « El alto » aüzoan eskola baten ornitzeko lagüngoa ekarri dü. Bere helbürüen betetzeko, heben, grane hüste, salmentak, eta animazioneak antolatzen dütü, besta eta feida desberdinetan. Eskoletan eta adinetakoen etxean ere ebilten dira alkarteko kideak, sensibilizazionearen egiteko. Aurten abiatürik xedeak bürütützeko xedea dü alkarteak eta zer hobekuntzarik ekartzen ahalko düen oraino gogoetatüko dü. Evelyne Jaragoyen :

Bijita baten ükaitea goxo beita.

VMEH edo « Visite des Malades dans les Etablissements Hospitaliers » erien bijitazaleen Mauleko taldean berrogei dira. Saldo hortan haboroxik erretretan dira, eta egün oroz ebilten dira Mauleko ospitalean, eriek bijita bat üken dezen. Haatik antolakuntza lan handia galdatzen dü, eta bakotxak formakuntzen egiteko parada badü. Alzheimer, bizi ürrentzean dena ala adinetako, eri mota bat beno haboro bada. Frantziako heinen sei mila lagüntzale dira lagüntza horren eskentzeko. Xiberoan Mauleko taldea bakotxa bada, bada beste talderik Ipar Euskal Herrian hala nola Urruñan, Donibane Lohitzunen ala Hendaian. Pierrot Claverie :

Collectif Souletin alkarteak familien lagüntzeko beti prest da.

Jenteen arteko harremanen sortzeko xedez, Collectif Souletin alkarteak Familien egünaldia antolatü züan iragan neskenegünean Irabarneko gaztelüan, beste egitüra andana batekin partaidetzan. Denbora txarra izanik ere, famili hanitx hüilantü zen, proposatürik ziren animazione ezberdinetan parte hartzeko. Xiberoan bizi diren emigranteen familiak kümitatü zütüen, beste familiekin alkar ezagütza egin dezen. Egünaldiaren ürrentzean bilan oso baikorra egin düe antolazaleek eta oritarazi düe urte orotan suerte bereko animazione franko, arraheinki proposatzen düela. Besteak beste eski aterraldi bat proposatzen dü aste ondar hontan. Xehetarzünen ükaiteko Mauleko zerbütxü günean dütüan bülegoetara hüilantzen ahal zide. Odile Juncas :

Mauleko ospitaleak 2019ko urte aberats bat bizitü behar lüKe.

Azken hamar urte horietan galdatzen züan züzendari bat denbora oxoko, azkenekoz üken dü Mauleko hiriak. Berri hon bat arren, nahiz eta düdak badiren züzendari horrek ükenen dütüan ahalen aldetik. Bestalde, ospitalearen arraberritzeko lanak untsa aitzinatürik dira, eta bedatse huntan eraikuntza berriak plantan izan behar lüke, ondotik emeki emeki ospitale oxoa berritüko delarik. Urrentzeko, “osagarri etxe edo polo”a aitzinatzen da ere, eta züzendariaren jiteak lagüntü behar lüke

"familien egünaldia" neskenegünean Irabarnen

Urte oroz antolatzen den « familien egünaldi » bantaiaren 2an eginen da Irabarneko jauregian. « familia mündüa bezain zabal » hotx batzarrian aipatzeko eta egiteko haütüa Xiberoan aipatüko da aurten. 10 orenetarik arrrestiko 4trat sükaltatze, antzerki ala jokü animazioneak proposatüko dira Elkarte eta egitüra hanitx jüntatzen dira horren antolatzeko. « RAM goxama », « collectif souletin », « tokia » xiberoko elkarteak bena ere departamentüa, Euskal elkargoa ala PMI edo haurren zaintze egitüra. Odile Jungas collectif souletin elkarteko langilea: