Previous Next

« Aitzina Maule » oposizioneko taldea Mauleko ospitaleaz ohar bat agerrazi dü !

Inprimatu

Aitzina Maule taldeak mauleko ospitalea Baionakoari lotzea nahi du !

Dagün martxoaren 3an Mauleko ospitaleko zainketa kontseilüak erabaki bat hartü beharko dü : Olorueko ospitalearekin zuzendaritzan egon edo ez.

Ibilmolde arrenküren ondorioz, kontseilüko hainbat kide beheztearen alte agertü dira azken asteetan.

Christian De Gaye bedeziak bere demisioa jakinarazi züan justoki zuzendaritzarekin izan arrenkürengatik.

 

"Aitzina maule" taldeak erabaki hori sustengatzen dü. Bere ustez, Mauleko ospitalea Baionako GHT-ari (hots Groupement hospitalier de territoire) lotü behar litzate.

Xiberoko poloan eztabaida hori ekarri nahi düe, herri alkargoak erabaki bat har dezan zentzü hortan.

Beñat Elkegaray-ek xehetarzünak eman deizkü :