Previous Next

Presontegietako bizi baldintzak sordeitü dira COVID-arekin !!

Inprimatu

Frantziako presuntegiak batütüen leküak beno haboro beterik dira. Eritarzüna agertü delarik preso heina 70 000presoetarik 61 000 etarat apaltü düe.

COVID-aren agertzearekin, orai arte Frantziako gobernüaren arabera posible ez zena egin düe : presontegietako egoiliarrak apürtü dütüe. Preso kondena ttipikoak presontegietarik elkaraztez.

Gütigo izanik ere presoneren baldintzak zinez gaistotü dira eritarzünarekin. Lehen zerraldi denboran, ez züen haboro bisitarik, ez aktibitaterik, egüna kanberan igaiten züen eta hortaz gain ez züen maskarik.

Orai hein batetan hobetü da, kürütxegorriak egiten deitzen maskak ezarten ahal dütüe presoneek. Astean bisita bat ükeiten ahal düe, pertsona batekin. Sistema horreki, haurrek presontegian diren aitetamak ez dütüe ikusten ahal…

OIP (Observatoir International des Prisons)-eko kide da Maite Etxeberria: