XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Alkarteen arteko alkartarzüna Xiberoan

Pitzgarri alkarteak mila bost ehün euro heineko sos lagüngoa eskeini dü, Alkarrein Bizi, helbarrietüetaz ardüratzen den alkarteari. Pitzgarri alkarteak haurren egonaldiak antolatzen dütü bakantzetan eta permanentziak urte orotan asteazken arrestiez, sensibilizatzen dütü ere hümanitario geietan. Alkarrekin Bizi alkarteak bere aldetik, inganioak antolatzen dütü helbarritü diren gazteentzat eta beren familiak lagüntzen dütü. Babeth Elizondo eta Manon Chapar :


Lili Pontaut Alkarrekin Bizi alkarteko presidenta :
"Nature en soi" elkarteak bere "bizia" deitzne den foruma antolatzen dü

« BIZIA » izeneko foruma arrapizten da aurten ! Osagarriaz da foruma, eta konferentzia, mintzaldi, entseatze eta ikaste mahain izanen dira Hortan sartzen diren sonolasaitze, sofrologia biodanza eta beste gauza hanitx deskubritzen ahalko direnak Mauleko zerbütxü günean neskenegünean Anais Bordarekin xehetarzünak:

Norek badü apartamentü bat alokatzeko?

Etxeka alkarteak bere bigarren kanpaina eramaiten dü. Etxeka alkartea Xiberoan sortü da adinetako jendeer alojamentü baten txerkatzearen lagüntzeko. Gerogo eta haboro dira, osagarri honean bena etxea edo alojamentüa ez egoki egünoroztako biziarentako Hartakoz alkarteak eskele gütiko alojamentü ttipiak txerkatzen dütü eta bere kanpaina abiatzen 0559283216 zenbakialat deitzen ahal düzüe halako alojamentü bat balin badüzüe. Prefosta alkartea etxebizitzaren alokatzeko sosa heina badü. Nicole Lougarot :

Autorik ez, eta arre zailago lan mündüan sartzera

Errealitate honen berme da sortü, behartsüer, prezio apal batetan auto baten alokaidatzeko ideia. Mourenx hiriko “Ciel” egitüra sozialak dü bideratzen, Estatüa, Akitaniako lürralde eta Kontseilü orokorraren lagüntzekin; Sistema RSA bezalako lagüntza honkizaleek baliatzen ahal dükee, edo lan txerkatzera joaiteko, edo formakuntza baten jerraikitzeko, baldin eta, lehenagotik zerbütxü sozialen ganik baimena ardietsi balin badüe. Hiru eta lautanhogeita hamar egüneko epe batean alokaida ahal lezake autoa, 2€ ko egünka pakatzez. Oranokoz, Biarnon da zerbütxü hau indartsüen, hala nola, Olorone, Ortez edo Saliesen. Euskal Herriko lehen adarra Maulen zabaltü da, bena xederen eramaileak, interresatürik direneri gogotik bortak zabal letzezkate. Jacques Herrera eta Josiane Boidat :

Haurretaz zine-eztabaida arrats hontan

« Le cerveau des enfants » izeneko dokümentala ikusgai da gaur Maule Baitha zinegelan. Ondotik Marion Thiessard psikologoarekin elestatzeko parada badateke. Dokumentalak esplikatzen du haurren bürümuinan zer eragin düen lehen urteetako esperientziek. Hortako jakilego hanitx bildürik dira, zientifiko hanitxenak.. Filmari esker haurra nola altxatü ikasteko giltza zonbaiten biltzeko parada eskeiniko du gaüaldiak ; Erran bezala astearte arrats hontan 20.30tan Maule baitha zinegelan. Marion Thiessard psikologoa :