XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Basabürüko 3 sü ehaile "historiko" joaiten dira!

Atarratzeko sü-ehaile güneko hiru etxekizale erretretalat joan dira, igaran aste ondarrean. 1980 hamarkadan hor sartürik, hiruek 30 urte beno haboro iragan düe. Tito Egozcuék eta Pierre Carrerek sü-ehaile gisa eta Jean-Yves Pribatek bedezi bezala. Epe lüze hortan, kanbiamen handiena ekarri düana “bip” delakoaren agertzea izan da. Lehen, deiadarra mintzatzen zelarik ez beitzakien zer eta non agitü zen, eta nor joaiten ahal zen. Orai, haatik, ‘bipper’ delakoan dena idatzirik da. 2017an 237 interbentzio egin dütüe Basabürüan, igaran urtean beno 30 haboro. Jakin behar da eskü hartzeetarik %80 jenteen lagüntzeko dela; gaintikoa süte eta beste. Oraitik aitzina, 19 dirate Atarratzeko kasernan. Eta jakin behar da nahiantak txerkatzen dütüela. Jean "Tito" Egozcué erretretaren harzalea:


Pierre Bercetche kaserna bürüa :
Familientako egünaldi berezi bat barantailaren 3an.

Barantailaren 3an, Sohütan, Familien egüna antolatzen du Collectif Souletin alkarteak. « Korpitzean ontsa ,bürüan ere » lemaren üngürüan. Helbürüa delarik aktibitate güziak partekatzea familian. Alkarte andana jüntatzen dira egunaldiari, hala nula Goxama haurzain etxea, Tokia antzerki ateleria eta Collectif Souletin-eko partaide güziak. Egün osoan hitzordü desbardinak proposatürik dira ttipi eta handientzat, xehetarzünak galtegiten ahal dira telefona hontan 0651891747. Odile Jungas Collectif souletin alkarteko langilea :

Xiberotarrak eta bereziki sü ehaileak beti mobilizaturik Telethonaren alde.

AAtarratze eta Maule dira izan, üsatü bezala, egintzarentako bilgüne nausiak. Zonbakiak ez badira orano agertü, oraidanik erraiten ahal da aurtenkoa kausitürik izan dela. Sü-ehaileen Grimp irakusgia eta airealatzen diren süargiak izan dira arrakasta handiena bildü düen animazioneak. Josette Jimenez Mauleko sü-ehailea eta Telethoneko ardüradüna:

Lehen sokorrien ekarteko, zoin jesto egin behar da?

Urtean 3-4 aldiz, Kürütxe Gorriak proposatzen dü lehen sokorrietako ikastaro baten egitea nahiant ororentako. Hortan erakasten delarik zer egin behar den destorbü baten ondotik, mankatürik den norbaiten eretzealat. Lanbide zonbaitentako diploma hau beharrezkoa bada, ororek egin behar günükean ikastaro bat da trebazaleen ustez. Ikastaroak 9 oren irauten dü eta teoriaz gain, aripen praktikoak egiten dütüe parte-harzaleek. Trebapena 60 euro kostatzen da eta interesatüek izena emaiten ahal düe Kürütxe Gorrian, hek holako ikastaro bat antolatüko beitüe, jentetzaren arabera. Atzo Berrogaine-Larüntzeko laborantxa eskolan dozena bat ikasle bildü ziren. Maite Etxeberria formazalea:


Battitta Boloki ikaslea :
Telethonarentako hitzordü hanitx bihar

Astebürü hontan date Telethon delakoa, eta Xiberoan gainti ere hainbat animazione antolatürik dirate, bereziki Atharratzen eta Maulen. Azken urte horietan, egintza behera joaiten bazen, aurten su-ehaileak arramobilizatü dira, Téléthonen alde sos biltzeko. Animazione hanitx proposatürik dirate neskenegün hontan: sü-ehaileak, LARPS, Honki Jin, Zalditegia, SAM, Tenizekoen eta beste alkarte hanitxen parte hartzeari esker. Beste urteetako arialdietaz gain, Atharratze eta Mauleren arteko lehia bat badate. Arrestiriko 4etarik 6etara, nork düan pirripita edo bizikleta kilometra gehien eginen. Arrestiri apaleko 6etan txokolat-eznea eskentürik dateke eta ber denboran haurrek gaüargiak airealat igorriko dütüe, horren ondotik hiriko argiak oro piztüko dütüelarik. Marion Molbert eta Josette Jimenez: