Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Astearte hontan bi errefuxiatü familiari batzarri eginen deie Atarratzen. Herritarretaz gain ‘Bestearekin’ alkarteko kideak antolatü dira batzarri eta egonaldia ahal bezain hona egiteko. Oritaraz dezagün errefüxiatü estatüs edo ezagüpena ezeztatürik izan zaiela, üko egite horrek ondorio larriak dütüalarik, hots Estatüaren partetik lagüntzarik ez. Hortarako behar den lagüngparen emaiteko eginahalak eginen dütüe atarraztarrek. Jateko, lo egiteko, frantsesaren erakasteko, administrazionearekilako traholentako, errefüxiatü ezagüpena arragaltatzeko eta beste. Errefüxiatüak Pauera heltüko dira hegazkinez ; ondotik Oloruen aterpetürik diren beste errefüxiatü elibatekin batzarri ükenen düe han berean. Azkenik, Atarratzerat jin behar direnak, aüzapezarekin jinen dira eta herriaren bisita eginen. Haatik Atarratzen diskretoki heltü nahi dira.
Besteekin alkarteko Stéphane Péronnin :
Lehen hitzaren eüskaraz egiten ausartzeko ikastaroa igaran da aste ondar hontan. Urepeleko Xan Jin da erakastea eüskara nola izaten ahal den haboro baliatürik bakotxaren egünoroztako bizian. Hala, erdaldün batekin mintzatzekoan teknika eta egoera bereziak dira aipaturik izan. Eskolatzeak egin ondoan, obratzeak egin dütüe eta hainbat egoera aipatü, egoera zehatz elibatetan eüskaraz nola aritzen ahal den ikertzez.
Xehetarzünak oro Xan Airerekin:
1987an sortü den komite internazionalista edo Askapena alkarteak bere lanen aurkezpen bat eginen dü ostirale hontan Maule-Lextarreko Zinka ostatüan. Bere 30 urtebürüaz baliatzez, jente haborori ezagütarazteko gogoarekin horra dira. Hainbat herriekin harremanak dütüe eta honarat jitekoan, Xiberoan ari den BDS alkartearengana joan dira bakoitxak bere lana esplika dezan ostiraleko gaualdi hontan. Askapena Amerika Latineko herriekin hasi bada lanean, hanko mugimentü sozialak ikasten, (harat joaiten, hanko esperientzia sozial eta politikoak ikasi) orai Katalunia eta Bretainarekin harremanak dütüe ere bai.
Izenaren emaiteak apirila ürrentzeala arte honartürik dira (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mailera). Bena xehetarzün habororen ükeiteko hobe düzüe Zinkala jinik arrats hontan, 8-etarik goiti pintxoak ere badiratekealarik. Ondotik Askapena eta BDSen aurkezpena, 11ak altexean Les extracteurs de jus xiberoko talde berri bat ariko delarik.
Joanmi Rodriguez Askapena alkartekoa :
Beñat Arrabit, Arrosako aüzapeza eta Laurence Duhalde xiberotarsa izanen dira EAJ- PNB-ren haütageiak depütatu bozketan 4 gerren bozka eremüan. Garazi-Baigorri Herri Alkargoako bürü ohia, haütagei titülarra da. Eüskal Hirigüne Alkargoan eüskara eta gaskoinaren ardüradün den Laurence Duhalde ordezkoa, aldiz, Olorueko hirian lan egiten dü saltegi batetan eta EAJ-PNBko EGI gazte taldean da. Kanpainaren mezü nausia izanen da : "emaguzu zure botza Parisen eragiteko », eta sail nausiak izanen dira, berriz : laborantxaren süstengatzea, herri barnealdeen azkartzea, gazteen Eüskal Herrian egoiten lagüntzea edo ere zaletarzün handiko internetaren zabaltzea. Bozka kanpaina eramanen düe bilkürak egitez eta bereziki giza-sareak baliatzez. Depütatü bozken bi ützüliak arramaiatzaren 11an eta 18an dirateke :
Beñat Arrabit :
Maule-Lextarreko herriak gogoeta bat abiatu dü hiriaren antolakaz, ondoko 10 urterentako. Ikerka bülego batek lagüntza ekarriko dü eta herritarrer galteginik zaie parte hartzea gogoetan. Lehen bilküra püblikoa martxoaren 16an agitüko da. Bada zer egin, zeren eta Maule-Lextarren bada etxe handi hüts hanitx beita, zoinen jabeek ez düen ahalik zaharberritzeko. Beste gogoeta geietan dira : nola saleroska saila hobetzen ahal den, hoinez edo pirripitaz ebilteko güneak behar direnez? Ühaitz bazterra nola hobeki baliat ? Eta besterik… Hona, nolako gogoetaldia proposatzen den Mauletarrer. Hitzordüa : martxoaren 16an arrestiriko 5ak eta erdietarik goiti, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Lau gogozkagei plantatüren dira eta antolakarentako hobe lizate izenen emaitea aitzinetik 05 59 28 18 67
05 59 28 18 67 telefona zonbakiala deitzez.
Xehetarzünak Mixel Etxebest-rekin :

