XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Maulek argindar berdea baizik ez dü erabilten

etemeraren 1az geroztik, Mauleko herriak erabilten düan argindarra oro berriztagarria da eta heben berean ekoiztürik. Herriko Etxeak, Energie D’ici izeneko entrepresarekin hitzarmen bat izenpetü dü dagün 3 urterentako. Egintza hau Agenda 21aren barnen sartzen da. Eta entrepresa honek prezioa apalagoan hornitzen dü elektrizitate berdea.Energie D’ici, argindar ekoizleen eta harzaleen artean den arizale bakarra da eta hainbat ekoizle ttipi biltzen dütü. Horietan Mauleko hurtegi hidroelektrikoa. Maule, Xiberoko lehen herria da osoki elektrizitate berdez horniturik dena. Eta zoin nahi herritarrek ere kanbiat leite argindar hornitzalez. Ageriko ikusbidea jarraikirik izanen denez. Mixel Etchebest aüzapeza:


Antoine Garcier Energie d'ici-ko bürüa :
Kontratü lagüntüak agortürik dira !!

CAE edo CUI izeneko kontratü lagüntüak ez dütüala haboro kasü haboroxeenetan lüzatüko jakinarazi dü Gobernüak. Ospitale, eskola, bai eta enplegazale pribatüetan, gazte hanitxek beren lehen ürratsak egin dütüe kontratü horier esker. Xiberoan ere hanitx dira orai beren kontratüa eküratürik lanik gabe, ala, eskoletan bezala, lagüntzarik gabe langile baten pakatzeko. Xiberoko Mission Localeko Arantxa Oxandabarats :

Xiberoko botingoak urteko emaitza hona eginik!

Xede hanitxekin aitzinatzen jarraikitzen dü Xiberoko Botingoak . Bere biltzar nausia igaran neskenegünean zen. Ahüzkiko hurarekin eginik datekean Whiskyarentako partaidetza urte hau ürrentü gabe izenpetü gei düe. Bestalde, Iratiko oihanari lotürik diren beste hiru sindikatekin (Garazi-Baigorri, Zaraitzu eta Aezkoarekin) ezagügarritza edo labelisazione bat esküratü gei düe. Horrez gain, Iratiko oihana güne mikologiko bat bilakarazi nahi düe, non onddoen eretzeko jakintza partekatüko den. Düala 5 urte Iratiko etxoletan abiatü ziren lanen ürrentzeko, 3 logüneren egitea baizik ez da eskaz. Haatik, Botingoarentako berri txar bakarra da langile nausia den David Tourreuilek bere lana ütziko düala. Bazen 15 urte David Tourreuil lan hortan ari zela. Biltzar nausiaren bildüma Jacques Barreix botingoabürüarekilan :

Maryse Othart da Santa Graziko aüzapez berria!

Santa Grazin, Maryse Othart, haütatürik izan da aüzapez kargüalako. Berriki zentü den Albert Aguiaren segida hartzen dü. Ordari lehena da Dominique Illadoy, bigerrena Michel Sécalot eta hirugerrena Pierre Hardoy. Maryse Othardek 40 urte dütü, 2 kargüaldi egin dütü Herriko Kontseilüan eta berak erabaki dü bere bürüaren aurkezteari. Herrian bizi da, laborantxan plantatürik eta herria maite düalakoz lan egin nahi du herritarrentako. Santagrazin jenteak gütitzen ari dira, etxalteetan ez da beti segidarik eta hortarako zerbait egin behar dela uste du aüzapez berriak. Maryse Othart :

Xiberoko hurra dagün hamarkadan, pribatü ala pübliko?

"Xiberoak bizi nahi dü" izeneko lagüntalde berriak egünaldi berezi bat antolatzen dü arramaiatzaren 24 hontan, Atharratzen, "Hura 2017ko epean" geiaz gogozkatzeko. Lagüntalde honek herri mugimentüaren berpizteko helbürüa dü, hots herritarrek herriaren antolakuntza berengain hartzea, edota instituzioneen haütüak baldintzatzea. Neskenegün hontan, arren, huraren küdeantza date eztabaidagei. Ezi, 2017 ondarrean huraren küdeantza publiko ala pribatu bilakatzeko deliberoa hartürik date, ondoko 10 urterentako. Gei hortaz "Water makes money" izeneko dokümental bat ikusgai date eta ondotik eztabadakatüko da haütetsi elibatekila. Merkatü libre bat badateke ere goizan. Horik oro neskenegün hontan, Atharratzeko Prefosta alkartean. Niko Guiresse :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan